http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Liburu elektronikoak irakurtzeko 40 gailu, zale guztien eskura

Liburu elektronikoak irakurtzeko 40 gailu, zale guztien eskura
D. Cervo

Bilboko Udal Liburutegi Sareak, lehendik erabilgarri zituen beste 7 haiei 40 gehitu dizkie orain

AMALIA IBARGUTXI

Irakurketa gustuko duten haur, gazte eta helduak, adi. Deskagatuz eta streaming bidez liburu elektronikoak irakurtzeko beste 40 gailu bereganatu ditu Bilboko Udal Liburutegi Sareak, eta lehendik erabilgarri zeuden beste 70ekin batera, mailegurako prest daude jada. Tituluak doakoak dira, eta edozein liburutegitan tramita daitezke. Hori bai, luzagarria ez den 30 eguneko eperako irakurgailu bakarra emango zaio maileguan pertsona bakoitzari.

Herritarren proposamenetik jaiotako ekimena da liburu elektronikoen mailegua, «euren gailua eduki ez arren, liburuak formatu elektronikoan irakurri gura dituzten pertsonengana heltzeko» sortu duena Udalak. Hala ere, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) beste edozein zentroko txartela aurkeztuta erabili ahalko dira gailuok.

Internet bidez, hainbat plataformatan erabilgarri dauden edukiak kontsumitzeko aukera dute erabiltzaileek, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko e-Liburutegian batez ere.

Hor, 29 kategoriatan dago sailkatuta edukia; abenturazko eleberria; artea, zinema eta argazkigintza; beldurrezko eleberria; bidaia liburu eta gidak; biografiak; eleberri beltza eta intrigazkoa; eleberri erotikoa; erromantikoa; historikoa; filosofia eta erlijioaren ingurukoak;haur eta gazte literatura zein ez fikziozkoak; komiki eta eleberri grafikoak; zientzia fikzio eta fantasiazkoak edota zuzenbide, ekonomia eta enpresakoak daude eskuragarri, besteak beste.

E-liburutegiko webgunean hizkuntzen araberako aukeraketa egitea posible da, eta gomendioen, gehien irakurritako liburuen edota hobekien baloratutakoen kategoriak ere prest daude erabiltzaileentzat. Ez irakurtzeko arrazoiak agortzen ari dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos