Liburu eta Disko Azoka izango da asteburu honetan Amurrion
Juan Urrutia plazan izango da eta hamalau erakustoki izango dira
Aurtengo azoka apirilaren 12tik 15era izango da Juan Urrutia plazan. Guztira, 14 erakustoki izango dira, besteak beste liburu-dendak, argitaletxeak, banatzaileak eta erakundeak. Azoka honen antolaketa lanetan Euskadiko Liburu Ganbarak, Amurrioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak lagundu dute. Azoka goizez eta arratsaldez egongo da irekita: 11.00etatik 13.30era eta 17.00etatik 20.30era.
Azokan eskaintzen diren lanen artean, argitaratutako azken euskal liburuek eta diskoek % 10eko deskontua izango dute. Euskal liburuen artean hauek nabarmentzen dira: Toti Martinez de Lezearen 'Arbasoen Ituna', Jon Arretxeren 'Arrutiren banda', Alaine Agirreren 'Libe-Maren' eta Anjel Lertxundiren 'Horma'. Haur eta gazte literaturari dagokionez beste hauek dira aipagarrienak: Arrate Egañaren 'Klarisa', Toti Martinez de Lezearen 'Nur' eta Pirritx eta Porrotxen lanak. Azkenik, gaztelaniazko literaturari dagokionez, egile hauen lanak dira adierazgarrienak: Dolores Redondo, Carlos Ruiz Zafón, Federicco Moccia, Elisabet Benavent, Luz Gabas eta abar.
Euskal diskoei dagokienez, Berri Txarrak, Ken zazpi, Gatibu eta Zea Mays taldeen edo dagoeneko klasikoak diren Benito Lertxundi, Urdangarin edo Ruperren lanak aurkituko ditugu. Aurtengo liburu eta disko azokaren leloa '100 urte euskara zaintzen' izango da, Euskaltzaindiak hain zuzen 100 urte betetzen dituela ospatzeko.
Asteburuan zehar zenbait idazle ere bertaratuko dira, hala nola Jon Arretxe, José Javier Abasolo, Miren Palacios eta Joseba Itxaso, eta liburuak sinatzen ibiliko dira.
Lo + leído
Top 50
- 1
La Salve garagardoaren fabrika berria Bilbon da jada
- 2
Hizkuntza maila lokalean indartzeko hitzarmena
- 3
Bilbo, irakurketa errazean erreferente
- 4
Bilbo, fabrikazio aurreratuari eta 4.0 industriari buruzko mundu osoko konferentzia garrantzitsuenaren egoitza
- 5
Añanako Gatz Haranak beste ibilbide ekologiko bat izango du bere ingurumen-balioen berri emateko
- 1
Retiran diez meses el carné de conducir a Margüello por triplicar la tasa de alcohol
- 2
La muerte de Avicii destapa el desordenado ritmo de vida de los DJs
- 3
El Athletic espanta a su público
- 4
Estos son los 18 vuelos de Bilbao que se verán afectados por la huelga de Vueling
- 5
«¡Sacadme de aquí!», imploraba una concursante de 'El Conquistador'