Borrar

Leioako Umore Azokan parte hartzeko proposamenak bidaltzeko epea gaur bukatuko da

Jaialdiaren XIX. edizioa 2018ko maiatzaren 17tik 20ra ospatuko da

elcorreo.com

Miércoles, 8 de noviembre 2017, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Leioako Umore Azokan parte hartzeko proposamenak bidaltzeko epea gaur amaituko da. Jaialdiaren XIX. edizioa 2018ko maiatzaren 17tik 20ra ospatuko da, antolatzaileek gogoratu dutenez eta bertan harrera egingo zaie adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia eta artista profesionalen lanei. Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, izan haurrentzat, familientzat zein helduentzat.

Lanek Espainiako Estatuan estreinatutakoak edo 2016an eta 2017an zehar aurkeztutakoak izan behar dute, eta oso modu positiboan baloratuko da azokan bertan estreinatzeko proposamena, betiere azokaren zuzendaritza artistikoak behar beste denbora badu estreinu horren kalitatea balioesten duten datuak biltzeko.

Halaber, azokak atal berezia mantentzen du edizio honetan, 2018ko maiatzetik 2019ko maiatzera bitartean estreinatuko diren eta sormen-ekoizpen prozesuan dauden ikuskizunak aurkeztu ahal izateko, konpainien eta kultura eragileen arteko topaketen dinamikaren barruan.

Proposamenak azokaren bulegora bidali behar dira, atal honetan parte hartu nahi dela garbi azalduz, konpainiek egoki ikusten duten dokumentazio guztiarekin batera, eta aurkezpen proposamena azalduz (minutu gutxiko eszenatoki gaineko aurkezpena, showcasea, work in progress, komunikazioa).

Interesatuta dauden konpainiek asteazkenera arte eman behar dute izena www.umoreazoka.org web gunean. Han aurkituko dituzte parte hartu eta proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide guztiak. Interesa baldin baduzu gogora ezazu gaur dela proposamenak egiteko azken eguna dela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios