http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Leioako Umore Azokak 525 proposamen artistiko jaso ditu

Leioako Umore Azokan egindako emanaldi bat./Borja Agudo
Leioako Umore Azokan egindako emanaldi bat. / Borja Agudo

2018ko edizioa maiatzaren 17tik 20ra bitartean ospatuko da eta berriro gainditu du parte hartu nahi duten konpainien kopurua

ELCORREO.COM

Kale Arteen Leioako Umore Azokak 525 proposamen artistiko jaso ditu 19. edizioan. Bizkaiko herrian urtero egiten den azokaren 2018ko edizioa maiatzaren 17tik 20ra bitartean ospatuko da eta berriro gainditu du parte hartu nahi duten konpainien kopurua, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Jasotako 525 proposamen artistikoetatik 72 Euskal Herrikoak dira (%13,72), 286 Espainiakoak (%54,48) eta 167 beste herrialde batzuetakoak (%31,80)... Zehazki, 25 herrialde desberdinetatikoak jaso dira eskaerak: Frantzia, Italia , Erresuma Batua, Belgika, Alemania, Finlandia, Holanda, Suiza, Polonia, Portugal, Noruega, Suecia, Ukrania, Argentina, Brasil, Costa Rica, Mexico, Uruguay, Kolonbia, Guatemala, Kanada, Cabo Verde, Israel, Korea eta Japoniatik.

«Eskabide kopuruaren igoera horrek azken urteotako gorantzako joeraren ildotik jarraitzen du, eta argi erakusten du konpainiek Umore Azokan parte hartzeko duten interesa, erakusleiho aparta eta kaleko arteen galdu ezinezko hitzordua delako», nabarmendu dute ekitaldiaren antolatzaileek.

Modu honetan, Leioako Umore Azokaren zuzendaritza hasi da dagoeneko 19. edizioan parte hartuko duten konpainiak eta ikuskizunak hautatzeko prozedurarekin, eta erabakia 2018ko urtarrilaren 7a baino lehen emango da ezagutzera. Eta zuri gustatuko litzaizuke ekitaldi honetaz gozatzea? Horrela baldin bada hurbildu zaitez maiatzean ospatuko den azoka honetara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos