Borrar

Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskola dagoeneko Hezkuntza Fakultatea da

Izen aldaketa astelehen honetatik aurrera dago indarrean

ELCORREO.COM

Lunes, 5 de febrero 2018, 23:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Izenak aldatzeko ohitura hartu dugu azken boladan eta, gauzak horrela, ez gaituzte harritzen metro geltoki, kale edota beste edozein tokitan ematen diren aldaketak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu zuen atzo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola jada Bilboko Hezkuntza Fakultatea dela. Izen aldaketa astelehen honetatik aurrera indarrean egongo da. Aldaketa ikastegiak berak eskatu zuen, izen berriak «koherentzia handiagoa duelako Boloniako prozesuarekin eta egun ikastegian ematen diren graduko titulazioekin».

Gurutze Ezkurdia Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoaren esanetan, «azken urteotan bide luzea egin dugu zentroa indarberrituz, Graduen akreditazioa lortuz eta ikerketa alorrak indartuz. Gaur Bilboko Hezkuntza Fakultatea gara eta berton etorkizuneko hezkuntza profesionalek ikasten dute, eta ikerketa taldeak lanean ari dira lanean. Etorkizunean Bizkaiko lurraldean hezkuntza arloan erreferentea izaten jarraitu nahi dugu, goi mailako irakaskuntzak eta ikerketak burutuz, gizarteari profesional bikainak eskainiz».

Izen aldaketaren prozesua abenduaren 14an hasi zen. Egun horretan onartu zuen aldaketa EHUko Gobernu Kontseiluak eta, ondoren, Gizarte Kontseilura bidali zion akordioa. 2017ko abenduaren 20an, Osoko Bilkurak ontzat eman ostean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari proposatu zion Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Bilboko Hezkuntza Fakultate bihurtzea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartu eta atzo argitaratu zuen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios