http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Laudioko Banda rockeroena

Laudioko Banda rockeroena

Laudioko Musica Bandak aratusteko kontzertua emango du bihar, Metallika AC/DC edo Deep Purpleren abestiekin

SERGIO EGUÍA

Laudioko Musika Bandak rock talde batekin egingo duen zazpigarren esperientzia elektrikoaren ateetan gaude. Hitzordua Otsailak 18an, Igandea 19:00etan izango da, Laudioko San Pedro elizan

Aratuste kontzertu horretan, saiatuko dira bi taldeen arteko bategitearen azken emaitza zuen gustuko egiten, baina aurreratzen dutenes «oso heavya» izango da.

Egitaraua osatzeko, Hard Rock, Heavy Metal, Trashmetal eta Speed Metal musika egiten duten talde esanguratsuenetako zenbaiten abesti sorta bat hautatu dugu (Deep Purple, Scorpions, Metallica, AC/DC, Europe, Led Zeppelin, Guns N’Roses y Black Sabbath).

Malcom eta Angus Young anaiak, Lars Ulrich, James Hettfield, Klaus Meine, Ritchie Blackmore, Steve Harris, Jimmy Page eta Ozzy Osborne entzuteko eta agertokian batetik bestera ikusteko aukera izango dugu, aratusteetako desfilea balitz bezala.

Aukera paregabea izango da oholtza beraren gainean ikusteko rock musika egiten duten jenio horiek guztiak, eta azken aukera aurten mozorrotzeko, Aratuste jaunak Garizuma andreari lekua egin aurretik.

Programa:

“Laudioko Musia Banda & Laudio Metal Band”

Gitarra Elektrikoa: Javier Latasa (Even Mud-eko gitarrista)

Baxu Elektrikoa: Victor Gomez

Teklatuak: Ivan Rodriguez Aseginolaza

Bateria: Ander Larrauri

AHOTSA: David Casado (Even Mud-eko abeslaria)

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos