http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Lantegiak, hitzaldiak eta ikastaroak gazteen emantzipaziorako prozesuan laguntzeko izango dira Gasteizen

SERGIO EGUÍA

Gazteria Zerbitzuaren Udalaren IV. Gazte Planak “Irudikatu zure etorkizuna” programa aurkezten du eta izena ematera animatzen ditu 16 eta 35 urte bitarteko gazteak.

“Helburu nagusia da gazteen emantzipaziorako prozesuan laguntzea eta horretarako errekurtsoak, tresnak eta ezaguerak haien eskura ipiniko ditugu”, azaldu du Gazteria zinegotziak Iñaki Prusillak.

Programak, lantegiak, hitzaldiak eta mahai-inguruak eskaintzen ditu gazteei zuzenduak emantzipazioaren gaien gainean: lana, etxebizitza, lanerako prestakuntza, ekintzailetza eta informazioa. Urtean bi egitarau izango dira: bata orain, udazken-negua bitartean; eta bestea, udaberri-uda garaian.

Oraingo edizioa urriaren 18an hasiko da informatika-tresnen gaineko saio batekin. Handik astebetera, kontu juridikoak izango dira mintzagai: etxebizitzaren alokairu-kontratua, lonjarena, eta abar. Azaroan eta abenduan enpleguak eta ekintzailetzak ere bere lekua izango dute: lan-bilaketarako tresnak, langabezian dauden gazteentzako aukerak eta berme sistemaren programak, enplegu publikoaren gaineko mahai-ingurua, lan-merkatua eta marka pertsonala, sare sozialen bitartez lana bilatzea. Azkenik, urtarrilean europar mugikortasunaz eta itzuleraz mintzatuko da.

Jarduera guztiak Gazteen Argibideetarako Bulegoan (Espainia plaza 1, behea) izango dira 19:00etan, enplegu publikoaren ingurukoa izan ezik, Erizaintza Eskolan eta goizez izango baita. Saioek gehienbat teoria eta praktika landuko dute, eta batzuetan, dagokion gaian esperientzia duten gazteek haien ikuspuntua kontatuko digute.

Gazteria Zerbitzuak jarduera hauek antolatu ditu “Gasteiz Gaztea” laguntzaile batzuekin batera, hala nola, EHU, Arabako Merkataritza Ganbera, Eures Sarea, Sartu, Ikaslan, Egibide eta Ajebask. Bestalde, Gazte Planaren laguntzaile ez diren beste erakunde batzuek ere parte hartuko dute: Arabako Abokatuen Elkartea, Novia Salcedo Fundazioa eta Europa Institutua.

Fotos

Vídeos