http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

41 lanek hartuko dute parte ‘Santurzine’ laburmetrai jaialdian

Lau astetan zehar zinea proiekzio, gastronomia, kontzertu, ekimen eta erakusten bidez bizitzeko aukera izango dugu

IZASKUN MOYANO

Guztira 41 lanek hartuko dute parte 'Santurzine' Laburmetraien Jaialdiaren V. edizioan. Bizkaiko herria den Santurtzik zineaz gozatuko du lau astetan zehar gastronomía, kontzertu, umeentzako ekimen eta genero fantastikoaren atrezzoa nagusi den erakusketaren bidez.

Santurtziko Udalak adierazi duen bezala, aurtengo honetan 388 lanetatik hautatutako 41ek hartuko dute parte. Herriko arloan iazko baino laburmetrai gehiago aurkeztu dira. Izan ere, Bilbo, Portugalete, Basauri, Barakaldo, Muskiz edota Donostitik etorritako artisten 17 obrek osatzen dute sekzioa.

V. edizio honetan, ekintza berriak egongo dira. Beste batzuen artean, 'Pintxo pote itsua', edota 'zentzumenekin' egin beharreko probaketan parte hartzeko aukera izango dute Maisu tabernara hurbiltzen direnek datorren 28an. Era berean, herriko hainbat jantokitan zinez osatutako pintxoak eta menuak dastatzeko aukera izango dugu, 'pintxo zine', Santurtzi Gastronomikarekin elkarlanean.

Laburmetrai, luzemetrai zein dokumentalak (azken hauek lehendabizikoz eta Ibiltariak sekzioaren barne, Nazioarteko Amnistiarekin bat eginez) areto, Oriol jauregian zein tabernetan proiektatuko dira.

Zine festa honek Abra ibaia zeharkatuko du Txinbito ontzian datorren irailaren 23an, sektoreko musika eskainiz eta jaialdia beste prespektiba batetik ikusteko sarrerak zozketatuz. Santuzinek, udalarekin bat egingo du 'Sardinera' egunean hilaren 29ko asteburuan.

Jaialdia urriaren 7an bukatuko da gala batekin. Han izango da Santurtziko udal musika banda eta Serantes saria bertakoa den Anabel Alonso aktoresari eskainiko die.

Fotos

Vídeos