http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Landalur eta Hirilur Ondasun Higiezinen gaineko zergaren 2017ko eragiketa abian da Laudion

SERGIO EGUÍA

Arabako Foru Aldundiak 2017 urteko Laudioko landalur eta hirilur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren errolda, onartu du.

Honako zergen ordainketa epea, borondatezko aldian, 2017ko urriaren 20 egunetik 2017ko abenduaren 20 egunera arte, biak barne, izango da.

Helbideratuta dauden erreziboak 2017ko azaroaren 20 egunean kobratuko dira

Zerga honen ordainketa helbideratuta ez dutenek, ordaindu ahal izango dute Kutxabank eta Laboral Kutxako bulegoetan, ohiko ordutegian, etxean jasoko duen Kutxatik bidalitako ordain-agiri bakarra aurkeztuz. Erreziborik ez bada jaso ala jasotakoa galdu bada, erreziboaren ale bikoiztua eskatu Herriko Etxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Herriko Plaza – behea ezkerrean.

Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu barik geratu diren erreziboak derrigorreko behartze-bidezko kobrantza prozeduran sartuko dira berez automatikoki eta ordaindu beharreko zenbatekoari gehitu beharko zaizkio legeetan erabakitako gainkarguak, berandutza-korrituak eta, hala dagokionean, sor litezkeen berandutza eta behartze-bideagatiko kostuak.

Errekurtsoen ezarpenak eta atzerapen edo/eta zatiketaren ordainketaren eskaerek ez dute eteten, haiek bakarrik, borondatezko epea

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos