http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Lakuabizkarreko hiri-baratzeetarako gune berria sortzeko lanak hasi dira

SERGIO EGUÍA

Hiri-baratzeetarako gune berria Lakuabizkarrean sortzeko lanak hasi dira. Viveros Eskalmendi enpresak egingo ditu lan horiek 98.879,27 euroko kostuarekin, BEZ barne. Obrak gauzatzeko epea, berriz, hiru hilabetekoa izango da. Hartara, Gasteizko Udalak hiri-baratze berriak egokituko ditu Lakuabizkarreko lursail batean, auzo horretan hiri-azpiegitura berdea sustatzeko ekimen aitzindaria garatzen ari baita. Gaur egun, Olarizu, Urartea eta Zabalganean ditugu hiri baratzeak eta baratze komunitarioak.

Aukeratutako lursailak espazio publikoak ditu lau aldeetatik. Mendebaldetik, Irati kalea (oinezkoentzako esparrua). Hegoaldetik, Ori kalearen paralelo den parkea. Iparraldetik, Andia Mendiaren kalea. Ekialdetik, Getaria kalea (oinezkoentzako esparrua). Pieza laukizuzena da, 9.300 metro koadro dituena.

Erdian 24 x 24 metroko plaza bat utziko da, komunen eta biltegiaren moduluak jartzeko, bai eta mahaiz eta zuhaitzez hornitutako aisialdi gune bat ere. Bide nagusiaren alboetan sei uraska jarriko dira, horietako bi iturriarekin, sei zuhaitz, eta izpiliku zerrendak, lekuak banatzeko. Lursaila 2,5 metroko altuerako zutoinez itxiko da. Oinezkoentzako bi ate izango dira, Irati eta Ori kaleetatik sartzeko. Komunak, aldagelak eta biltegiak bi modulu prefabrikatutan egokituko dira. Lursailean lurrak batetik bestera mugituko dira, zabortegira eraman beharrik ez izateko. Landare-lurra baratzeetarako baliatuko da, eta zangetatik ateratakoa, erdiko plazarako.

Fotos

Vídeos