http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

LAIAeskola Arabako Lurralde Historiko osoan ezarriko da aurtengo urritik aurrera

Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren 2017-2018 ikasturteko lehenengo inaugurazioa bihar larunbatean egingo da, Añanako Kuadrillan

I.AGOTE

Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola, LAIAeskola, bihar jarriko da berriro abian, udako geldialdiaren ondoren, hamarnaka jarduerarekin. Jarduera hauek lurraldeko kuadrilla guztietan garatuko dira lehenengo aldiz. Aurtengo urritik aurrera, Arabako Foru Aldundiaren proiektu hau, kuadrillekin, udalekin, mugimendu feministarekin eta emakumeen talde eta elkarteekin elkarlanean egiten dena, dagoeneko lurralde historiko osoan ezarrita egongo da. Euskal Autonomia Erkidegoko hogeiren bat jabekuntza eskoletatik, udal eremutik haruntzago joan eta lurralde guztia barnean hartzen duen lehenengoa da.

LAIAeskolak orain dela urtebete hasi zuen bere ibilaldia, Arabako Lautadako Kuadrillan, Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Planeko (2016-2020) ekintza nagusietako bat izanik.

Eskolaren helburua da emakumeen ahalduntze prozesuetean laguntzea, nola haiek gizartean hala bizitza publikoan parte hartzea sendotzen duten tresna eta dinamiken bidez. Era berean, berdintasunaren alde ere lan egin nahi du, emakume nahiz gizonekin.

Emakumeen parte-hartze politikoa herrietan

Aukera honetan, LAIAeskolaren inaugurazio ofiziala kuadrilla bakoitzean egingo da - Arabako Lautadakoan izan ezik, bertan iaz inauguratu baitzen- horrela ongietorria emanez proiektu honi era hurbil eta bereizian. Kuadrilla bakoitzean antolatutako jardunaldiak izango dira LAIAeskolarenirekitze eta aurkezpen ekitaldiak, eta jabekuntza eskolaren aurtengo jarduera garrantzitsuenetako batzuen agertokia ere izango dira.

Inaugurazio horietako lehenengoa bihar larunbatean egingo da, Añanako Kuadrillan (Zuhatzu Kuartangon), Berdintasunerako I. Eskualde Topaketarekin eta Kontzejuen Batzar Irekiarekin batera. Azken ekimen hau Arabako Foru Aldundiak AKE–Arabako Kontzejuen Elkartearekin elkarlanean antolatutako kanpainaren osagai da. Kanpainaren helburua herrietan emakumeenparte-hartze politikoa handitzea da, azaroaren 23an kontzejuak hautatzeko egingo diren hauteskundeak direla eta.

Gainerako inaugurazioak Arraia-Maeztun (urriaren 21ean), Guardian (hilaren 26an), Zigoitian (27an) eta Laudion (urriaren 28an) egingo dira.

Fotos

Vídeos