Borrar

760 lagunek hartu dute parte Bermeoko XIV. Herri Lasterketan

Aurreko igandean udalerrian ospatu zen ekimenarekiko balorazio «oso positiboa» egin dute antolatzaileek

IZASKUN MOYANO

Lunes, 29 de enero 2018, 23:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eguraldi onak ez zuen huts egin aurreko igandean Bermeon. Normalean, herritarrek ‘domeketako arropa’ delakoa jantzi eta portuan pote batzuk hartzeko ohitura dute. Oraingo honetan ordea, alkandora eta takoiak etxean utzi, eta txandala eta zapatilak jantzi dituzte hainbatek udalerriko kaleetan zehar korrika egiteko xedearekin. Izan ere, XIV. Herri Lasterketan 760 lagunek hartu zuten parte, aurreikuspen guztiak gaindituz.

Taraska Gazte Zahar Atletismo taldea eta Bermeoko Udal Kirol Patronatua izan dira ekintzaren antolatzaileak. Elkarte bietako kideek, balorazio “oso positiboa” egin dute lasterketarekiko. Izan ere, “eguraldi onak erakarrita, giro paregabea eduki dugu herrian, eta korrikalariek kirolarekin gozatzeko abagune bikaina izan dute”, adierazi dute pozik.

Emakume kopuru handia ibili zela korrika; hots, 331 andrazkoak izan ziren. Gizonen kasuan, 429k burutu zuten ibilbidea. Guztien artean 564 gazte, ume eta txiki ibili ziren korrika, eta 196 izan dira parte hartu duten pertsona nagusiak. Iazko lasterketarekin alderatuz, aipatu beharra dago, nagusien lasterketan 30 pertsona gutxiagok parte hartu dutela, baina 20 parte-hartzaile gehiago egon direla gazte, ume eta txikien artean.

Bestalde, lasterketa Bermeon antolatu arren, inguruko herrietako jendea ere ibili da udalerriko kaleetan zehar korrika. Gehienak bertokoak ziren, baina Mundaka, Busturia, Gernika, Lekeitio, Bilbo, Portugalete, Galdakao, Gasteiz eta Iruñeko korrikalari batzuek ere proban parte hartu zuten.

XIV. Herri Lasterketa honetan 956 euro batu dira. Diru hori ‘Eutsi gogor, Danok batera’ ekimenak jasoko du, gaixotasun arraroak dituzten umeei eta euren familiei laguntzeko helburuarekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios