http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kulturak lurralde etxeekiko konpromisoa handitu du, 80.000 euroko hitzarmenaren bidez

Hartara, horien jarduera sustatu eta finantzaketa bermatuko du, eta gobernu akordioaren alderdi nagusietako bat beteko

SERGIO EGUÍA

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Gasteizko Udalaren eta Arabako Lurralde Etxeen Federazioaren artean lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak.

Cantoren hitzetan, “horrela, gobernuak lurralde etxeen finantzaketa berreskuratzeko konpromisoa betetzen du, gobernu itunean bertan sinatu zen konpromisoa“.

Duela 13 hilabete sinatutako hitzarmenak “lurralde etxeekiko harremana eta haientzako laguntza bultzatzea” aipatzen zuen, “bai eta haien inbertsioak finantzatzeko laguntza berreskuratzea ere“. Kulturako arduradunaren arabera, “asmo horrekin, eta federazioarekin eta etxeekin adostuta, baldintza-agiria partida bakarrean ateratzen da, eta hitzarmen formatuan“.

“Federazioak garatzen duen jarduerak udal interesa du, zalantzarik gabe, erkidego eta lurralde ezberdinetatik etorritako pertsonen integrazioa bultzatzen laguntzen baitute, aldi berean jatorriarekiko harremanei eusten dieten bitartean, eta horrek nabarmen aberasten du gure hiria”, gogoratu du Cantok.

Lehenengo aldiz, hitzarmenak partida bakarra izango du, 80.000 eurokoa, aurretik zeuden bi partidak —bata Ogasun Sailari atxikia, eta bestea (Erkidegoen Jaialdia) Kultura Sailari— bakarrean bildu baitira, eta horrek erraztu egingo du bi aldeen arteko administrazio-harremana

Fotos

Vídeos