http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kultur Plan Estrategikoak ‘KulturAraba’ izena izango du

Igone Martínez de Lunak Planaren irudi berria aurkeztu du eta sektore kulturala eta sortzailearentzat prestakuntza-programa berri baten martxan jartzea azaldu du

Arabarako Kultur Plan Estrategikoak irudi eta izen berriak ditu, KulturAraba. Kultura, Euskera eta Kirol saileko diputatuak, Igone Martínez de Lunak, aurkezpenean esan duenez, “helburua Arabako kultura dinamizatzea izanik, irudi horrek Lurraldeko kultura-unibertsoa adieraztea da”.

Zeru gorputzez osatutako konstelazioa non zazpi izar nabaritzen diren. Zazpi izar horiek Kuadrilen kultur-bizitza dakarte gogora. Konstelazioak, bere zutabeen bidez «K» ikurra marrazten du, Kultura hitzaren lehen hizkia. Era berean kulturaren konposaketa osoak kulturaren pluraltasuna ikusteko aukera ematen du: Kulturak. Izarra-astroak metaforaren bidez Kultura-sektore kulturala eta sortzailea lotu daitezke, eta baita gure Lurralde kulturala balore kualitatiboekin. “KultuAraba planaren baitan izango da, lantzen arituko garen baloreak eta lan-lerroak edonork identifikatu ahal izateko”, azaldu du foru ordezkariak.

Baina horretaz gain, Martínez de Lunak hilaren 21ean irekiko dela sektore kulturala eta sortzailearentzat sortu en prestakuntza-programan izena emateko epea. “Pretsakuntza-programa horren bi helburuak dira. kudeaketa-gaitasunak hobetzea eta sektorean berrikuntzarako sentsibilizazioa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos