http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko kultur ondare higiezina hobetu nahi du Aldundiak

Aldundiak 300.000 euro bideratuko ditu helburu horrekin 2018. urtean

IZASKUN MOYANO

Euskara eta Kultura Sailak diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ditu, 2018. urtean zehar Bizkaiko kultur ondare higiezina birgaitzeko eraikuntzako esku-hartzeak egiteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko kultur ondare arkitektonikoa artatzeko duen konpromisoaren barruan, 300.000 euro bideratuko ditu balio kultural nabarmena duten ondasun higiezinak birgaitzeko eraikuntzako esku-hartzeak egiteko, baldin eta higiezinotan haiek kontserbatu, finkatu, birgaitu edo zaharberritzeko lanak egin behar badira.

Foru-dekretu honek arautzen dituen diru-laguntzen helburua Bizkaiko kultur ondare higiezina hobetzea da; hori kontuan hartuta, dekretu horren eremuaren barruan arautegi juridikoak babestu ez duen kultura-intereseko ondare higiezina dago, baldin eta hura balioztatu bada eta jasota gelditu bada Euskal Kultur Ondarearen Zentroko artxiboetan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren inbentarioan.

Foru-dekretu honen helburua pertsona eskatzaileen ekintzak babestu eta osatzea da; hori dela eta, ez dira inoiz finantzatuko jarduera egiteagatik sortutako gastu guztiak. Diru-laguntzaren eskatzaileek 2018. urtean zehar egin beharko dute diru-laguntzaren xede den esku-hartzea.

Eskabideak aurkeztu behar dira edo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zerbitzuko bulegoetan (María Díaz de Haro kalea, 11, Bilbo) edo http://www.bizkaia.eus//kulturadirulaguntzak web-orria erabiliz. Eskabideak aurkezteko epea 2017ko urriaren 2tik 2017ko azaroaren 17ra arte egongo da irekita.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos