http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Korterraza Gasteizek Artiumen egingo du 8. edizioa uztailaren 20tik 22ra

Kodigo Nortek 'Una vida entera' izeneko disko berria aurkeztuko du jaialdian

SERGIO EGUÍA

Laburmetraia onenak izango dira berriz ere Gasteizko udan. Uztailaren 20tik 22ra Artiumeko barneko plazan egingo du Korterraza Gasteizek zortzigarren edizioa. Aire zabaleko laburmetraien lehiaketak proiekzio eta kontzertu erakargarriak proposatuko dizkie herritarrei udako gauak gozatzeko, eta beti bezala, doan.

Proiekzioak Artiumeko barneko plazan eskainiko dira, 22:00etatik 23:45era, larunbatean, hilaren 22an izan ezik, egun horretan 23:30ean amaituko baita. Txiki Gasteiz saila ostiralean, hilaren 21ean egingo da Artium museoko entzunaretoan, bi emanaldietan: 20:00etan eta 21:15ean. Eguraldi txarra egiten badu, aire zabalean egiteko aurreikusitako proiekzioak museoko areto estali batean eskainiko dira.

Kontzertuak

Laburmetraia onenak eta kontzertu itzelak. Korterrezak identitate seinaleei eusten die eta aurten berriro izango da kalitateko musika bertatik bertara. Azpimarratzekoa da Kodigo Norteren kontzertua, jaialdian bertan aurkeztuko baitu bere disko berria, “Una vida entera”, Israel Carrerasek, Leo “el Charrúak”, Markesek eta Sokek osatutako talde gasteiztarraren zazpigarren lana burututa. Loro Jaia DJak lagunduko duen kontzertuak Korterrezari amaiera emateko balio izango du, larunbatean, hilaren 22an, 23:45etik aurrera.

Eta Kodigo Norteren aurretik, The Excitements taldeak inauguratuko du lehiaketa daukan soul ederrarekin, ostegunean, hilaren 20an, 20:00etan Artiumeko barneko plazan. Taldea Gasteiza itzuli da, Europako hainbat herrialdetan zehar arrakastaz ibili ondoren. Korterrezaren musika eskaintza Delaportek osatuko du ekarriko duen erritmo berri eta ausartarekin, ostiralean, hilaren 21ean 20:15ean.

Fotos

Vídeos