http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kooperatibismoaren ahalmen eraldatzaileaz eztabaidatuko dute bihar Bilbon

Kooperatibismoaren munduko aditu, akademiko eta profesionalek gaiaren inguruan duten ezagutza eskainiko dute jardunaldian

ELCORREO.COM

Universitat Oberta de Catalunya unibertsitateak eta Unesco Etxeak Erantzukizun Sozial Korporatiboaren III. Jardunaldia antolatu dute, 'Garapen Iraunkorreko Helburuek euskal kooperatibismoari egindako balio ekarpena. Ikuspegiak eta gogoetak Euskal Herriko kasutik' izenburupean. Kooperatibek Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lortzeko «konponbide indartsu eta berritzaileak» emateko duten gaitasunean egituratuko da topaketa.

Jardunaldiaren antolatzaileek adierazi dutenez, NBEren garapen agendako 2030erako 17 GIHak kooperatibek eta gizarte ekonomiak ekonomia eta ingurumen dinamikak aldatzeko duten garrantzian oinarrituta daude. Alderdi horiekin lotuta, kooperatibismoaren munduko aditu, akademiko eta profesionalek gaiaren inguruan duten ezagutza eskainiko dute jardunaldian.

Topaketa 08.30etik 11.30era izango da, Ercilla kaleko Yimby gunean. Javier Goienetxea Erkide federazioaren lehendakari eta Euskal Herriko Kooperatiben Kontseilu Nagusiko lehendakaria txosten nagusiaz arduratuko da, eta ondoren, mahai inguru bat egongo da, Euskalteleko Harreman Instituzionaletarako zuzendari eta Izaite Iraunkortasunaren aldeko Euskal Enpresen Elkarteko presidente Nerea Lupardorekin eta Deusto Business School ikastetxeko Senior Research Fellow eta EBEN (European Business Ethics Network) presidente Jose Luis Retolazarekin. Albert Huerta Aracoopeko bulego teknikoko (Kataluniako Generalitatea) eta UOCeren ESK Masterreko irakasleak moderatuko du.

Halaber, Angels Fito UOCeren Ekonomia eta Enpresa Ikasketen zuzendaria eta Guillermo Dorronsoro Unesco Etxeko presidente eta Deusto Business Schooleko dekanoa arduratuko dira aurkezpen instituzionalaz. Amaiera ekitaldia, berriz, UOCeren Globalizazio eta Kooperazio errektoreorde Pastora Martinezen ardura izango da.

Temas

Bilbao

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos