http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kontseiluak Abeltzaintzarako Laguntza Plana, 558.000 euroz hornitua, onartu du

Arabako Foru Aldundiak bere eskumeneko zenbait alorretan abere sektorea laguntzeko konpromisoa hartu du

I.AGOTE

Gobernu Kontseiluak Abeltzaintzarako Laguntza Plana onartu du. Dirulaguntza horiek abeltzaintza elkarteak, lurralde erakundeak (administrazio batzarrak, udalak,...), larre erkidegoak eta partzuergoak dituzte jomuga, abere ekoizpen programak eta abere arrazen genealogia etaabere osasun liburuak kudeatzea helburu eta 558.000 euroz hornituta daude.

Aldundia jakinaren gainean dago zer arazo dituen abeltzaintza sektoreak, zeinaren errentagarritasunean eragin handia duten ustiapenei berei ez dagozkien hainbat alderdik, hala nola, salmenta prezioen ez egonkortasunak, lehengaien garestitasunak eta ekoizpen kostu handi horiek merkatuari egozteko zailtasunak. Horiek guztiek gehi kalitate eta segurtasun parametro gero eta zorrotzagoek berekin dakarte zenbait jardunek bizirauteko laguntza lerroen beharra izatea.

Oraingo honetan laguntza lerro hauek deitu dira:

- Abere Arrazak Hobetzeko Kudeaketa Programak.

- Abere Osasunaren Kudeaketa Programak.

- Abere Ekoizpenerako Kudeaketa Programak.

- Elikagaien segurtasunaren eta kudeaketa ekonomikoaren arloetan abere ustiapenei aholku zerbitzua eskaintzea.

Arabako Foru Aldundiak bere eskumeneko zenbait alorretan abere sektorea laguntzeko konpromisoa hartu du eta, horretarako, sektoreko erakundeekin sinatutako hitzarmenen bidez, laguntza zuzenak emanditu. Horren guztiaren ondorioz, aurrerapen handiak izan dira Arabako abere ekoizpenean eta osasunean.

Lege eta gizarte aldaketek, ordea, batez ere, abeltzaintza eremuan izandakoek, beharrezkoa egiten dute helburu hori duten laguntzapublikoak aurrerantzean arautu behar duten prozedurak aldatzea, lehiakortasuna bultzatuz laguntza deialdi publikoen bidez.

Fotos

Vídeos