http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Komunikabideen papera aztertzen duen umorezko lana ikusgai da Arriagan

Joglars konpainiaren 'Zenit' izeneko obran./Ramón L. Pérez
Joglars konpainiaren 'Zenit' izeneko obran. / Ramón L. Pérez

Atzo hasita larunbata hilaren 23 bitartean Joglars konpainiaren umore satirikoa izango da nagusi 'Zenit' izeneko obran

IZASKUN MOYANO

Krisi ekonomikoa nagusi den garai latz honetan, ezinbestekoa da noizean behin barre egitea. Honetarako aukera bikaina aurki genitzake Arriaga Antzokian. Atzo hasi zen baina larunbat honetara arte ikuskizunaz gozatzeko abagunea izango dute herritarrek. Izan ere, ezin izango diote barreari eutsi Joglars konpainiaren eskutik, umore satirikoa nagusi den 'Zenit' lan berrian.

1961ean sortu zenetik Europa osoan ibilbide luzeenetakoa eta egonkorrenetakoa duen taldea da egun hiriburuan ikuskizuna eskaintzen ari dena. Konpainia kataluniarrak komunikabideek gaur egun duten papera aztertuko du sakon. Luma batekin hasitakoa, botere makina aseezina bilakatu da eta, teknologia berrien laguntzarekin, biderkatu egin du bere produkzioa. Gizarterako ezinbestekoa zen informazioa transmititzeko beharretik sortu zen kazetaritza, entretenimenduaren negozio bilakatu da, gertakarien deskribapen objektiboa eskaintzean baino merkatu kuotak lortzean zentratuz.

Umore satirikoa da nagusi obra osoan zehar kazetaritza jakin bat hartzen ari den bidean eta noraezean duten erantzukizunari, buruzko gogoeta egitea bilatzen du, demokrazian ezinbesteko lanbidea dela gogoraraziz. Taula gainean konpainiako izarrak diren Ramon Fontserèk, Pilar Sáenzek, Dolors Tuneuk, Xevi Vilàk, Julián Ortegak eta Juan Pablo Mazorra izango dira.

Joglars antzerki konpainia kataluniarra oso ezaguna da mundu mailan eta hainbat sari jaso izan ditu. Izan ere, 30 ikuskizun baino gehiagorekin izan da biran. Besteak beste, Alemania, Andorra, Argentina, Austria, Belgika, Brasil, Kolonbia, Estatu Batuak, Frantzia, Mexiko, Peru, Holanda, Italia, Erresuma Batua, Portugal, Suitza, Venezuela edo Poloniatik zehar abiatu dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos