http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Eta zuk kirola egiten duzu? Euskaldun gehienek... bai

Gazte bat, kirola egiteko prest.

Euskal gizartearen %64k kirol egiten du eta %98ren ustez osasuna mantentzeko garrantzitsua da

JAN ECHEVARRÍA

Kirola egitea osasun-iturri da. Beraz, ez du batere harritzen euskal gizartearen %64k kirola egiten duela jakiteak, Eusko Jaularitzak astelehenean aurkeztutako 'Kirola eta Jarduera Fisikoa 2017' azterlanak ezagutarazi duen bezala.

Txostenak argi uzten du gizarteak lotura zuzena egiten duela kirolaren eta osasunaren artean. Aparte, gehien praktikatzen diren jarduerak osasunera eta aisialdira bideratuta daudela azaltzen du ere bai, lehiatzeko edozein helbururen gainetik. Osasunari, lehentasuna ematen diogula argi dago beraz.

Inkestatuen %98aren ustez, jarduera fisikoa egitea osasunerako «positiboa» da. %75a baieztapen honekin 'oso ados' dago, %23a balorazio horrekin 'nahiko ados' dagoen bitartean. «Datu horrek atentzioa eman digu modu positiboan. Gizarteak badaki kirola eta jarduera fisikoa osasun-iturri direla. Osasunaren Mundu Erakundeak berriki adierazi du jarduera fisikorik eza dela herrialde garatuetan gaixotasun kronikoak izateko gehien laguntzen duten faktoreetakoa. Jarduera fisikorik eza hilkortasun-arriskuaren laugarren faktorea da mundu osoan (heriotzen %6 mundu-mailan). Horren gainetik, honako hauek daude soilik: hipertentsioa (%13), tabakoaren kontsumoa (%9) eta glukosa gehiegi odolean (%6)», adierazi du Jon Darpon, Osasuneko sailburuak. Gauzak horrela, ez du harritzen Euskadiko herritarren %95ak euren seme-alabek kirol-jardueraren bat egitea nahiko lukeela jakiteak.

Hobetzeko tarte zabala...

Inkestatuek gehienbat hautematen dituzten onuren artean, honako hauek daude: «osasun-iturri da», «tentsioak askatzea ahalbidetzen du», «balioak eskuratzea bultzatzen du», «nazionalitate eta kultura desberdinetako pertsonak elkarrengana hurbiltzea errazten du»... Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak alderdi hau nabarmendu du: «Agerian da gizartearen gehiengoak kirola lotzen duela onura bereziki positiboekin. Garrantzitsua da ikuspegi hori baliatzea jarduera fisikoa bultzatzen jarraitzeko».

Kirol-jarduerari dagokionez, azterlanak oso datu positiboak utzi ditu. Izan ere, inkestatuen %64k diote kirola egiten dutela (%29k esaten dute kirol bat egiten dutela, eta %35ek, berriz, kirol bat baino gehiago egiten dute), Estatuko %40ren aldean. Garrantzitsua da jakitea, 2004an Euskadin kirola praktikatzen zutenak %52 zirela.

Sailburuak adierazi duenez, kirol-jarduerari dagokionez, gizonen eta emakumeen arteko aldea 13 puntukoa da: gizonen %70ek eta emakumeen %57k egiten dute kirola. «Hobetzeko tarte zabala geratzen da, eta esparru horretan lan egiten jarraitu behar dugu erakundeetatik», adierazi du. Horren alde borrokatu egin beharko dugula argi dago beraz.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos