Borrar

Kimuak-en katalogorako zazpi film labur berri hautatu dituzte, eta horietako bi arabarrak dira

Inoiz baino proposamen gehiago jaso dituzte, 70 film labur guztira. Epaimahaiak aukeratutako zazpiak nazioarteko jaialdi eta topaketa profesionaletan banatzen den katalogoan jasoko dituzte

Amalia Ibargutxi

Miércoles, 20 de junio 2018, 00:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kimuak film laburren jaialdiko zazpi lan onenak hautatu ditu epaimahaiak bere katalogora gehitzeko. Inoiz baino proposamen gehiago jaso dituzte, 70 film labur guztira. Epaimahaiak aukeratutako lanak izan dira '592 metroz goiti', Maddi Barber-ena; 'Ama', Josu Martinez-ena; Maria Elorzaren 'Ancora Lucciole'; Iban del Camporen 'Espedizio handia'; Miguel Ángel Jiménez-en 'Kafenio Kastello'; 'No me despertéis', Sara Fantovarena; eta 'Zain', Pello Gutiérrezena.

Euskadiko Filmategiak eta Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duten programa honek 20 urte daramatza euskal flm laburren plataforma izaten eta euskal produkzio artistikoa ikusarazten. Urteroko uzta onena nazioarteko jaialdi eta topaketa profesionaletan banatzen den katalogoan jasotzen dute. Aurten, bi izango dira zerrendaratuko dituzten lan arabarrak: Maria Elorzaren 'Ancora Lucciole' eta Miguel Ángel Jiménez-en 'Kafenio Kastello', hain zuzen.

'Ancora Lucciole' Maria Elorza gasteiztarraren dokumental berriak gaztelania eta italiera nahasten ditu 1972an Pier Paolo Pasolinik ipurtargien desagerpenaz idatzitako hitzak gogora ekartzeko. Bigarren aldiz egongo da Kimuaken, 2016an Maider Fernandezekin osatzen duen Las chicas de Pasaik kolektiboaren 'Gure hormek'aurkeztu eta gero. 'Kafenio Kastello' dokumental fikzionatua Miguel Ángel Jiménez madrildarrak zuzendu eta Gasteizko Kinoskopik etxeak ekoitzi duen film laburrak, bestalde, Atenaseko erdigunean, krisiaz eta suntsipenaz inguratuta bizi den pertsonaia talde txiki bat irudikatzen du.

Carlos Plaza (Donostia Kultura), Ivan Miñambres (Uniko), Jorge Rivero (zinegile eta programatzailea), Lorena Martin (Canarias en Corto) eta Ruth Pérez de Anucitak (Donostia Zinemaldia) osatu dute aurtengo epaimahaia. Osatzen lagundu duten katalogoak dokumentala eta fikzioa jasotzen ditu, generoen arteko mugak hautsiz zenbait kasutan. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bi euskara hutsean daude, beste bi euskaraz eta gaztelaniaz, bat euskaraz eta frantsesez, bat gaztelaniaz eta italieraz eta azken bat grekoz.

Kimuak programatik pasatako zinemagileen zerrendan daude, besteak beste, Jose Mari Goenaga, Jon Garaño, Telmo Esnal, Asier Altuna, Nacho Vigalondo, Borja Cobeaga, Koldo Serra, Isabel Herguera, Izibene Oñederra, Koldo Almandoz edota Luiso Berdejo bezalako izen ezagunak aurki ditzakegu. 1998tik 800 film labur baino gehiago aurkeztu dira Kimuak-era eta guztira 137 aukeratu dira katalogorako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios