Borrar

Katuen Kolonien Kudeaketa etikoa, Etxebarrin

Kalean aske dabiltzan katuek sor ditzaketen arazoak ekiditeko kanpainia martxan jarri du Udalak

elcorreo.com

Lunes, 22 de enero 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kaleak libre bizi diren katuek zenbait arazo sor ditzakete. Zikinkeria sortzen dute, kalean janari hondakinak egoten dira eta euren lurraldea txisez mugatzen dute. Hau guztia Etxebarrin saihesteko, Etxebarriko Udalak eta Aprobak, animali guztien aldeko eskubideak babesten dituen elkarteak, elkarlanean ari dira 2014tik kaleko zenbait katu-koloniaren esterilizazioan; CES programa edo Capturar, Esterilizar y Soltar izenekoa, katuen populazioa kontrolatzea helburu duen ekimena, kontrolik gabe ugaldu daitezela saihestu eta bizikideei arazoak sortzea saihestu, modu honetan katua desagertaraztea ekiditzen da eta euren bizia bermatu.

Programa hau, CES izenekoa, beste hiri batzuetan ere martxan dago, Zaragozan, Bartzelonan edo Madrilen esaterako. Katuak laguntzeaz gain, hauek hiltzea ere saihesten da. Osasuntsu eta kontrolatuta daude eta egiaztatuta dago arratoien izurriteen kontrako kontrola ere egiten dutela.

Etxebarrin badira animalia hauen ongizateaz arduratzen diren herritarrak. Etxebarriko Katuak – Gatos de Etxebarri bolondres talde bat da, kaleko katuen egoera hobetzeko elkartu direnak, CES izeneko metodoa erabiliz ( Harrapatu-Esterilizatu-Askatu) baita ingurua egokitzea eta katuei jaten ematea.

Proiektuaren hasieran, aurkitutako 18 katuetatik 14 esterilizatu ziren San Antonion kokatutako kolonian hain zuzen, parasitoak kendu eta garbitu egin ziren; horretaz gain beste 8 katuko komunitate bat zegoen. Aspaldi honetan populazioa estabilizatu egin da eta «berrehun animalia izatetik berrogeita hamar» izatera pasatu da, guztiak esterilizatuta eta ondo elikatuta.

2016 urtetik hasita udalak egiaztatu du eta identifikatu du zenbait bolondres. Pertsona hauek kaleko katuak elikatzen dituzte Udalak emandako material eta jakiekin.

Azken hilabeteetan udalerriko zenbait tokitan ontzi batzuk jarri dira bertan katuek pentsua jan dezaten, horretarako Udalak bolondres sarea zabaldu du Etxebarriko Katuak elkartearen laguntzaz, katuak babesteaz arduratzen dena.

Adoptatu daitezkeen katuak elkarte honek kudeatzen ditu. Izan ere pertsonekin egotera ohituta dauden katuak dira, etxetik ihes egin dutenak, zaurituak eta zaintza zehatzagoa behar dutenak. Katu guztiak ez daude etxe batean bizitzeko prestatuta kalean bizi ondoren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios