http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kanpezuko osasun zentro berria uztailaren 20an jarriko da abian

SERGIO EGUÍA

Kanpezuko osasun zentro berria datorren uztailaren 20an jarriko da martxan, Arabako Mendialdeko osasun arreta hobetzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetza Euskal Osasun Sistemak milioi bat euro 1.000.000 euro inguru inbertitu dute eraikuntza berrian.

Besteak beste, Jon Darpon Osasun sailburua, Mª Jesus Mugika Osakidetzako zuzendari nagusia eta Jesus Larrañaga Araba OEIko zuzendari gerentea Kanpezuko osasun zentro berria bisitatzen izan dira ostiral honetan.

Kanpezuko osasun zentroa Arabako Mendialdeko Lehen Mailako Arretako Unitateko burua da, eta Bernedo, Maeztu eta Kanpezuko kupo medikoetan bildutako 2.400 biztanle ingururi etengabeko arreta emango die asteburuetan eta jaiegunetan. Osasun zentroan, astean behin, familiako mediku bat, erizain bat eta pediatra bat daude.

Fotos

Vídeos