http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zurekin

Kameratoia sariak banatuko dira gaur Lekeition

13. edizioaren irabazleak gaur ezagutaraziko dira Lekeitioko 40. Euskal Zine Bileraren baitan

ELCORREO.COM

Kameratoia Euskal Herriko gazteen ikus-entzunezko rallyaren 13. edizioaren irabazleak gaur ezagutaraziko dira Lekeitioko 40. Euskal Zine Bileraren baitan. Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen ekitaldiaren aurtengo edizioan 18 taldek eman zuten izena, baina 13k bakarrik eman diote antolakuntzari egin beharreko film laburra. Aipatzekoa da aurtengo edizioan aurkeztu diren taldeen erdiek lehen aldiz parte hartu dutela Kameratoian eta parte hartzaile gehienek 20-22 urte dituztela ere bai. Antolakuntzak «pozik» jaso ditu albiste horiek, rallyaren helburua baita gazteak euskarazko ikus-entzunezkoak sortzera bultzatzea.

Talde parte hartzaileek 48 ordu izan zituzten film laburrak egiteko, eta gaur jakingo da zeintzuk diren aurtengo sarien irabazleak. Sari banaketa ekitaldia 12:30ean hasiko da, Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan, eta guztira 2.600 euro izango dira sarietan: 1.200 euro film labur onenaretzat, 800 euro bigarrenarentzat eta 600 euro hirugarrenarentzat.

Edizio honetako epaimahaia Yogurinha Borova musikari transgresoreak eta Mikel Zumeta zine kritikariak osatzen dute. Biak dira adituak ikus-entzunezkoetan eta oso aktiboak, bakoitza bere sokatik. Epaileek, sari banaketako publikoarekin batera, 13 filmak ikusiko dituzte eta horren ondoren, ordu erdiko tartean, nortzuk diren irabazleak erabaki beharko dute.

Ekitaldia Publikoaren saria ere banatuko da. Saria nori eman erabakitzeko, ekitaldira hurbiltzen diren guztiei sarreran papertxo bat emango zaie, eta film guztiak ikusi ostean gustukoenari bozka eman beharko die. Ondoren, beste sariekin batera jakingo da nor den irabazlea.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos