http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kameratoia ikus-entzunezkoen rallya, Lekeition

Bizkaiako herrialdean ospatuko da urriaren amaieran

ELCORREO.COM

Kameratoia Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallya aldaketa garrantzitsu batekin dator aurten, Lekeition (Bizkaia) ospatuko baita, urriko azken bi asteburuetan. Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Euskal Zine Bilerak elkarrekin eman duten pauso berri bat izan da, eta horrela, Euskal Herriko gazteentzat propio, espazio berri bat zabalduko da euskarazko zinemaldi bakarrean.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Kameratoia Lekeitiora eramatea helburu zehatz batekin egin da: gazteak euskarazko ikus-entzunezkoen mundura salto egitera bultzatzea, askori lehen aukera eskaintzea, ausartzekomoduko lehiaketa bat eskura jartzea. Horrela, Kameratoiko parte hartzaileek, 48 ordutan film bat grabatzeaz gain, aukera izango dute euskarazko zinemaldia barrutik bizitzeko, jendea ezagutzeko, ondo pasatzeko eta, agian, sari potoloren bat irabazteko.

Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Udalak elkarlaneean antolatutako lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte, eta urriaren 15era arte izango da zabalik izen-ematea,www.kameratoia.eus webgunean.

Horrela, XIII. Kameratoia urriko azken bi asteburuetan banatuta burutuko da. Urriaren 20an rallyaren aurtengo gaia eta ezaugarriak aurkeztuko dira www.kameratoia.eus webgunean. Goizeko 11:00etan aurkezpen bideo bat zintzilikatuko da, baita aurtengo edizioari dagozkion oinarri, arau, baldintza teknikoak eta abarrak zehatz jasotzen dituen txosten bat ere. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, parte hartzaileek 48 ordu izango dituzte filma egin eta antolakuntzari helarazteko.

Urriaren 22an, eguerdiko 12:00ak baino lehen, antolakuntzak ikus-entzunezko lanak jasoko ditu, eta urriaren 28an sari banaketa ekitaldia ospatuko da Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan; bertan, lan guztien emanaldia eskainiko da eta epaileek erabakiko dute zeintzuk direnhiru lan irabazleak; 2.600 euro banatuko dira haien artean. Publikoaren saria ere izango da, aurten hirugarren urtez.

Kameratoiaren beste helburuetako bat parte hartzaileen ekoizpen artistikoa gizarteratzea da. Horregatik, lehiaketan sortutako pieza guztiak Creative Commons aitortu-partekatu lizentziapean zabalduko dira. Izena ematen duten lehen 30 taldeek soilik izango dute parte hartzea bermatuta, eta gainontzekoak itxarote zerrendan sartuko dira.

Tailerra eskola publikoan eskainiko da, hilaren 6an 18:00etatik 21:00etara eta hilaren 7an 09:30etik 13:00etara. Psikologia aplikatuan aditua den Gemma Sanginések emango du, eta euskaraz bizitzen erosoago sentitzeko hainbat baliabide helaraziko ditu.

Tailerra doakoa da, baina 25 plaza eskainiko dira soilik. Interesa duten pertsonek izena eman dezakete abarrakeuskeraelkarte@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat idatziz edo 607389947 telefono-zenbakira WhatsApp mezu bat igorriz.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos