http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kaleko arte eszenikoei buruzko proiektuak aurkezteko momentua da

Gizon eta emakume bat, graffiti bat egiten./M. López
Gizon eta emakume bat, graffiti bat egiten. / M. López

Karrikan plataformak mota horretako bi proposamen sarituko ditu. Hauek aurkezteko epea irailaren 3an amaituko da

ELCORREO.COM

Aurten ere Karrikan plataformak kaleko arte eszenikoen sorkuntza lanak bultzatzeko eta laguntzeko deialdia zabaldu du. Mota honetako lehiaketaren bigarren deialdia da hau eta aurkeztutako proiektu guztien artean bi aukeratuko dira. Eta sariak? 29.400 euroko laguntza ekonomikoa eta teknikoa jasotzeaz gain, 2018an sustatzaileen jaialdi handietan programatuko dira. Aukera ezinhobea, zalantzarik gabe.

Proposamen hauek aurkezteko epea irailaren 3ra arte egongo da zabalik, Bilboko Udalak duela pare bat aste jakinarazi duenez. Gauzak horrela, interesdunek kontuan izan behar dute hilabete bat baino ez zaiela geratzen lanak aurkezteko.

Antolatzaileek argi utzi zutenez, deialdian balio berezia emango zaio 'kaleko ikuskizuna' kontzeptuari. Horrela, zuzeneko ikuskizuna lantzen duten diziplina guztiak onartuko dira, besteak beste, antzerkia, dantza eta zirkua. Hala ere, lehentasuna izango dute testurik ez duten edo euskarazko testua duten proiektuek eta formatu txiki edo ertainekoek.

Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko udalak, Hendaiako Herriko Etxea, Euskal Herriko Hirigunea - Hameka (lapurdi), Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzailea eta Libourneko Herriko Etxea (Akitania Berria) dira Karrikan plataformako bazkideak.

Xedea da sorkuntzari laguntzea eta Euskal Herrian kaleko arteetan gero eta indar gehiago hartzen ari diren artisten ezagutza bultzatzea. Aipaturiko bazkideei Zarauzko, Arrigorriagako eta Iurretako udalak gehitu zaizkie, laguntzaile gisa.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos