http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Jundizko industrialdeko seinaleztapena hobetu da

Jundizko industrialdeko seinaleztapena hobetu da

SERGIO EGUÍA

Aste honetan bukatu ditu GILSA sozietateak Jundizko industrialdea iragartzen duten bi zutoinak berritzeko lanak. Letrero handiak dira, 15 metroko altueran jarriak, eta konpondu beharra zuten, eguraldi txarraren —batez ere haizeteen— eraginez hondatuta baitzeuden. Osagai guztiak berrikusi dira: oxidoaren kontrako neurriak hartu dira, zutoinak berriro margotu dira, eta lama berriak egin dira errotulurako.

N-102 errepidetik gertu dagoen zutoinak konponketa gehiago behar izan ditu, haizeak kalte handiagoak eragin ohi baititu alde horretan. A-1 errepidearen ondoko zutoina ere osorik berritu da, bestea bezain hondatuta ez egon arren. Lanek 28.354 euroko kostua izan dute, BEZik gabe.

“Industria Planak eta industrialdeak biziberritzeko jarduerek aurrera jarraitzen dute, erakargarriagoak izanik enpresa berriak etor daitezen. Seinaleztapen egokia funtsezkoa da Gasteizko industrialde garrantzitsuena identifikatu eta irudi ona izan dezan, eta horregatik egin dugu esku-hartze hau”, azaldu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Fotos

Vídeos