http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Juanito Oiarzabal eta Edurne Pasaban alpinistak 'Planeta Calleja'-n izango dira

Juanito Oiarzabal, Jesús Calleja eta Edurne Pasaban./Cuatro
Juanito Oiarzabal, Jesús Calleja eta Edurne Pasaban. / Cuatro

2.417 metroko igoera daukan, Peña Ubiñako mendigunea igotzen saiatuko dira

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Juanito Oiarzabal eta Edurne Pasaban alpinistek zazpi urte igaro zituzten beraien artean hitz egin gabe. Orain dela hilabete batzuk Risto Mejidek elkartu zituen bere 'Chester' programan eta ordutik euren harremana hobetu egin dela dirudi. Gauzak horrela, Jesús Callejak bake-tarte hori aprobetxatu nahi izan du eta 'Planeta Calleja'-ren (Cuatro) hurrengo edizioan biak elkarrekin erronka berri bat gainditzen saiatzeko prozesuan ikusi ahal izango ditugu.

Ohikoa da Callejaren programan mendi zailak igotzen saiatzen diren pertsonaia ezagunak ikustea. Aurreko astean, esate baterako, Miguel Ángel Munoz aktoreak Boliviako Alpamayo Txikia igo zuen eta orain dela hilabete batzuk Elsa Pataky aktoresak oso forma onean dagoela erakutsi zigun Himalayako gailurrera igo ondoren. Dena den, oraingoan ikusiko dugu mendiaren profesional hauek zer nolako erritmoa sartzen dioten programa gidatzen duen Callejari. Izan ere, aurkezleari planteatzen zaiona orain ez da eginkizun erraza.

Baina zer nolako esperientzia bizi izango dute hiru abenturerazale horiek? Eguraldiak aukera ematen badu, Oiarzabal, Pasaban eta Calleja Peña Ubiñako mendigunea (León) igotzen saiatuko dira. Mendi horrek 2.417 metroko igoera dauka, 300 metroko luzera duen kanala eta 70 metrotara iristen diren maldak ere. «Gure haserrearekin denbora asko galdu dugu Edurnek eta nik eta orain saiatuko gara abentura polita bizitzen Callejarekin», dio Oyarzabalek.

2011. urtean, Edurne Pasaban Everestaren gailurrera heltzen saiatu zen. Aldi berean, Oiarzabalek Lhotsea konkistatu zuen, baina jaitsieran arazo bat izan zuen eta Pasaban eta bere taldekidek erreskatatu egin zuten. Irudi horiek munduari buelta eman eta Oiarzabal asko haserretu zen. Izan ere, ondoren eskainitako prentsaurreko batean, Pasabanek bere erreskatean ia parte hartu ez zuela azpimarratu zuen eta Everestaren igoeran egindako atzera-egitea justifikatzeko erabilitako aitzakia baino ez zela izan gaineratu zuen. Orain, euren harremana benetan hobetu duten konprobatu ahal izango dugu 'Planeta Calleja'-ri esker.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos