http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Juan José Aquizu gipuzkoarrak irabazi du Gasteizko Aire Zabaleko XI. Pintura Lehiaketa

SERGIO EGUÍA

Juan José Aquizu gipuzkoarrak irabazi du Gasteizko Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren hamaikagarren edizioa, zeina joan den larunbatean, uztailak 15, egin baitzen, Lovaina plazaren inguruan.

Aurtengo edizioan 50 lan aurkeztu dira, eta 37 gizonek eta 13 emakumek hartu dute parte. Jatorriari dagokionez, 23 artista bertakoak ziren, 15 Euskal Herrikoak, eta gainerako 14ak estatuko beste leku batzuetakoak (Katalunia, Madril, Murtzia, Errioxa…).

Aurten “Lovaina, Gasteizko erdialdeko hiri espazioa” proposatu da gaitzat, eta Sortzez Garbiaren Katedrala izan da irudi errepikatuena.

Miguel González de San Román, Anabel Quincoces eta Dorleta Ortiz de Elguea artistek osatu dute epaimahaia, zeinak egile hauen lanak saritu baititu:

1. saria (1.600 €): Juan José Aquizu; Bergara (Gipuzkoa).

2. saria (1.400 €): Leopoldo Uria Herrero; Madril.

3. saria (1.200 €): Carlos Bauvi Morales; Lekeitio (Bizkaia).

1. akzesita (500 €): Jorge López Marrón, Gasteiz.

1. akzesita (500 €): Miguel Ángel Median Alonso, Gasteiz.

Fotos

Vídeos