http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Jolas ekipamendu berriei buruz eztabaidatzeko tailerra, Arrigorriagan

Abenduaren 17an egingo da, pergolan, eta 313 familiak erantzundako inkestan lortutako emaitzak abiapuntutzat hartuko dira

Ekarpenak egiten jarraitzea da helburua eta, horretarako, datorren abenduaren 17an tailer bat egingo da Arrigorriagako pergolan Agirre Lehendakariaren parkeko jolastoki berrian jarriko diren eta herriko haurren gustuetara hobekien egokitzen diren jolas-ekipamendu berriak definitzeko asmoarekin. Azken hilabetetan aurrera eraman den parte-hartzeko prozesu irekiari amaiera emango zaio horrela eta ekarpenak egiten jarraitzeko aukera emango zaie herritarrei.

Agirre Lehendakariaren parkean egingo den jolastoki estalia udalerriko haurrekin batera irudikatu eta marraztea izango da aurkeztutako tailerraren helburua. Horretarako, 313 familiak eskolan eta webgunean erantzun duten inkestan lortutako emaitzak abiapuntutzat hartuko dira, aportazio berriak heldu daitezen.

Emaitzak herriko pergolan jarriko dira ikusgai, horma-irudi batzuekin batera. Azken horietan adingabeek gustatuko litzaiekeen parkea irudikatzea da asmoa, horrela euren imaginazioa indartzeko eta nolabait proposamen berriak ekartzeko ere bai. Ildo horretatik, mota guztietako materialak jarriko dira euren eskura (margoak, errotuladoreak, eranskailuak, eta abar), tailerra ahalik eta didaktikoena eta interaktiboena izan dadin.

Haurrengandik jasotzen diren ekarpen guztiak, inkestaren emaitzekin batera, oinarri gisa erabiliko dira etorkizunean egingo den haurrentzako jolastoki estaliko ekipamenduaren lizitazioko pleguak idazteko. Ez ezazu pentsa eta hurbildu zaitez zure herria hobetzera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos