http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

John Verdonek bere azken nobela aurkeztuko du Bilbon

'White River Burning' lanaren xehetasunak emango ditu

ELCORREO.COM

John Verdon idazle estatubatuarra Bilboko Azkuna Zentroan izango da bihar bertan, 'White River Burning' izenburuko azken eleberriaren xehetasunak irakurleekin partekatzeko. Saioa arratsaldeko 19.30ean hasiko da, Azkuna Zentrotik jakinarazi dutenez.

Literatura topaketa Gutun Zuria jaialdiaren egitarauan sartuta daude. Apirilean izaten den nazioarteko jaialdiaz gain, idazle garaikideekin aurkezpenak eta hitzaldiak antolatzen ditu Azkuna Zentroak urtean zehar, Bilboko Udalak literatura eta letrak bultzatzeko egindako apustuarekin bat eginda.

John Verdon-ek publizitatea utzi zuen 2010ean eta literatura lantzen hasi zen. 'Think of a Number' lehen liburua 'best seller' izan zen mundu osoan, eta Dave Gurney detektibea protagonistatzat duen saga hasi zuen. Protagonistaren bidez, New Yorkeko idazleak ongiaren eta gaizkiaren arteko gatazkaren alde filosofikoen eta soziologikoen berri ematen du.

«Gogoa kontraesanen eta gatazken multzo bat da. Gezurra esaten dugu, besteak gutaz fida daitezen. Gure benetako izaera ezkutatzen dugu, intimitatearen jazarpenean. Zoriontasuna bilatzeko ditugun moduek aldendu egiten gaituzte hartatik. Okertzen garenean, gogor borrokatzen dugu arrazoi dugula erakusteko», hausnartu du Verdon-ek.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos