http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Jaurlaritzak milioi bat euro bideratu du eskolatze osagarriko programetara

Sestaoko ikastetxe bat./Jordi Alemany
Sestaoko ikastetxe bat. / Jordi Alemany

Helburua eskolara ezin egokituari lotutako egoera larrietatik sortutako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzea da

ELCORREO.COM

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak milioi bat euro pasatxo bideratu du hastear den 2017-2018 ikasturtean eskolatze osagarriko programak garatzeko diru laguntzetara. Itunpeko ikastetxeei, irabazi asmorik gabeko erakundeei, mankomunitateei, udalei edo udalek sortutako erakundeei zuzendutako laguntzak dira, 2017-2018 ikasturtean eskolatze osagarriko programak abian jartzeko asmotan badira eta horretarako proiektua aurkezten badute. Aste honetan bertan Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen deialdiak 1.029.996 euroko diru kopurua du.

Eskolatze osagarriko programen helburua da eskolara ezin egokituari lotutako egoera larrietatik sortutako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzea, hain zuzen ere, beren hezkuntza prozesuen aurrean, ikaskideen eta irakasleen aurrean eta gizarte ingurunearen aurrean jarrera positiboak garatzen laguntzea, Jaurlaritzatik azaldu duteez.

Ikasle horiei, berariazko taldeetan antolatuta, beren garapen pertsonalerako, berriro eskola sistema arruntera egokitzeko edo ondoren lanbide hastapeneko ikasketei ekiteko baliagarriak diren ikaskuntzak eskaintzea bilatzen da.

Edonola ere, tailerren bidez curriculumeko alor instrumentala lehenesten dute programok, betiere ikasleen beharretara egokitutako metodologia erabiliz. Programa hauek berritzaile izaten eta ikasleen jakingura piztuko duten jarduerak antolatzen egiten dute ahalegina. Era horretan, ikasleen motibazioa lortu nahi da, hezkuntza ibilbidean jarrai dezaten.

Programa hauek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude, programa hasten den urteko abenduaren 31n gehienez 15 urte beteta dituzten ikasleei. Aldi baterako neurri gisa ulertu behar direla adierazi du Hezkuntza Sailak, inoiz ez behin betikoa, ikaslea ahal bezain laster sistema arruntean berriro sartzea lortu nahi baita. Era berean, ezohiko neurria da, DBHren ohiko araubidean aniztasunari erantzuteko aurreikusitako gainerako neurriak agortu ondoren aplikatzekoa, hala nola hezkuntza indargarriak, curriculuma egokitzekoak edo berariazko parte hartze proiektuak.

Hezkuntza Sailak bere ekimenez garatzen ditu programa hauek beharrezko diren ikastetxe publikoetan, baina laguntzen hartzaile diren erakundeekin lankidetzan ere aplika daitezke. Hain zuzen ere, 2016-2017 ikasturtean eskolatze osagarriko 17 programa lagundu zituen diruz Hezkuntza Sailak, 15 entitatek garaturikoak. Orotara 215 ikaslek parte hartu zuten 17.

Temas

Lanbide

Fotos

Vídeos