http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ume jakinguratsuen esperimentu liburua atera du Elhuyarrek

Umeak, klasean.
Umeak, klasean. / Pedro Urresti

Lan berria 4 eta 8 urte bitarteko haurrek eskolan zein aisialdian irakurtzeko guztiz aproposa da

IZASKUN MOYANO

Elhuyarrek ume jakinguratsuen esperimentu liburua argitaratu berri du. Lan hau lau eta zortzi urte bitarteko haurrek eskolan zein aisialdiko orduetan irakur dezakete. Baina liburua denbora-pasa bat baino gehiago da. Izan ere, hainbat balio lantzen ditu.

Alde batetik, haurrak gidatu egiten ditu pentsaera zientifikoa izan dezaten. Hots, umeengan intuizioa, eta gauzak ikertu eta aurkitzeko sena pizten du. Bestalde, lan berri hau genero berdintasunean oinarritzen da, neskei duten protagonismoa ematen diolarik. Azkenik, haurrek dituzten akatsak onartu eta hauetatik ikastera eramaten ditu.

Horrez gain, baditu beste liburuetatik bereizten dituen beste zenbait ezaugarri. Izan ere, bizitza errealeko esperientzien bidez, haur oso txikiak ere badira gai esperimentuak diseintzatu, egindako aurrerapena dokumentatu eta beraien aurrekuntzen berri behar bezala emateko.

Guzti honek badu azalpen zientifikoa ordea. Lehendabizi, haurrak dira protagonista nagusi eta bakarrak. Bertan lantzen diren esperimentuak umeek inoren laguntzarik gabe burutzeko modukoak dira. Hauek egitearekin batera pentsarazi egin die, irudiak oso gertuko eta argiak baitira. Eta azkenik, liburuko azalpenak ardinari oso egokituak daude.

Lanean bertan 100 ariketa praktiko daude zortzi ataletan banatuta: landare eta haziak; ura eta izotza; lizuna, bakterioak eta onddoak; ingeniaritza; janaria eta gozokiak; bikarbonatoa eta ozpina; ingurumen-zientzia eta bizidunak. Gainera, kapitulu bakoitzaren hasieran jarduerarako beharrezkoak diren gaitasunak edo teknikak aipatzen dira, eta baita beharrezkoa den guztiaren zerrenda ere.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos