http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Jabekuntzarako Eskolak 60tik gora jardueratan izena emateko epea ireki du

SERGIO EGUÍA

Gasteizko Berdintasun Zerbitzuak sustatzen duen Emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako Eskolak itxi du 2017-2018 ikasturterako programazioa, eta 60 jardueratik gora eskainiko ditu, “emakumeen jabekuntza –banakakoa zein kolektiboa– lortzen laguntzeko; orobat, gizonak berdintasunarekin gehiago inplikatzea eta gizartea gero eta gehiago sentsibilizatzea ditu helburutzat. Ikasturte hau hirian garrantzitsua izango den beste ekimen baten garaian gauzatuko da, izan ere, aurten amaituko da Emakumeen Etxea sortzeko prozesua, zeinek eskolaren helburu berberak baititu. Mugimendu feministek, emakumeen taldeek eta elkarte politiko eta sozialek aspalditik lortu nahi zuten ekimena da Emakumeen Etxea” adierazi du berdintasuneko zinegotzi Jaione Aguirrek.

Ikastaroak, lantegiak, zine-foruma, irakurketa taldeak, hitzaldiak… Horiek guztiek osatzen dute partaidetzaren eta ikuspegi feministaren arloko prestakuntzaren alorrean erreferente den programaren zazpigarren edizioa. Jarduera askotarako sarrera doakoa da, lekuak bete arte; lantegi eta irakurketa klubetarako, berriz, izena eman behar da.

Ikasturte honetarako aurreikusitako jardueretan parte hartzeko interesa dutenek bihartik aurrera, hilak 5, eskura dezakete informazioa 010 telefonoan, gizarte etxeetan eta berdintasun zerbitzuaren web orrian (www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna).

Fotos

Vídeos