http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Itziar López de Uralde Oroi-Lasterketan parte hartzeko izenemate epea, zabalik

Herri-lasterketa abenduaren 17an, igandean, ospatuko da

ELCORREO.COM

XXXIV. Itziar López de Uralde Oroi-Lasterketan parte hartzeko izenemate epea zabalik dago jada eta abenduaren 13ra arte iraungo du. Herri-lasterketa abenduaren 17an, igandean, ospatuko da. Itxartu Taldeak antolatuta, probari Fadurako kiroldegiko eraikin nagusiaren aurrean emango zaio hasiera, aurreko urteetan bezala, 11:00etan. Udalerriko auzoetan barrena 9 kilometroko ibilbidea egingo du, ondoren Fadurara iristeko eta helmuga atletismoko pistan egongo da. Lasterketari ekin aurretik, 10:30ean, lekukotasun-proba egingo da, 2 kilometrokoa, haurrei eta familiei zuzendua.

Zirkuitua «bertako kirolariek eta herri-lasterketen egutegiaren barruan klasikoenetakoa den proba batez gozatzeko Getxora datozen kirolariek ere oso maite dute», nabarmendu du aste honetan Kirol zinegotziak, Álvaro Gonzálezek, lasterketarek aurkezpen ekitaldian.

Zinegotzi getxotarrak, bestalde, adierazi du «Itziar López de Uralde Oroi-Lasterketa Getxoko kirol munduak Bizkaian maratoiko probetan aitzindari izan den kirolari bati egiten dion omenaldia da, entrenatzen zuela zoritxarrez auto batek harrapatuta zendu zen kirolaria. Hortaz aparte, kirolaren ospakizuna ere bada, Itxartu Taldearen lan eskuzabalari esker. Hartara, aurkezpen ekitaldi hau baliatu nahi dugu kirola sustatzeko lan hori bereziki eskertzeko, bai Itxartuk bai udalerriko talde eta elkarteek urte osoan egiten dutena».

Ricardo Ansotegik Itxartu Taldearen izenean aurreratu du espero dutela 2.700 atleta baino gehiagok inskripzioa egitea, «2014an lortu genuen kopurua, hain zuzen ere». Aurten, gainera, «2016an podiora igo ziren atletak gonbidatu ditugu eta zenbaki pertsonalizatua eramango dute. Dagoeneko lasterketan parte hartuko dutela baieztatu dutenak dira: Francisco Javier Fontaneda getxotarra, Memorialaren lehenengo irabazlea; iazko txapeldunak, El Hassan Oubaddi eta Elena Loyo; Hamid Bed Daoud –bigarren 2016an- eta Nerea Eugenia Iturriaga –hirugarren 2016an-.

Oroi-Lasterketan izena emateko epea online egin daiteke Itxarturen web orrialdean (www.itxartu.com). Horrez gainera, izena eman ahalko da Getxoko honako toki hauetan ere: Fadura, Andra Mari eta Gobelako kiroldegietan eta Getxoko Kantxa Kirol Moda eta Deportes Alejo Uribe kirol dendetan. Halaber, Getxotik kanpo izena emateko aukera ere eskaintzen da probaren laguntzaile diren hainbat dendatan, hala nola, Bilboko Bikilan, Portugaleteko Sportlandian eta Sopelako kiroldegian. Lekukotasun-lasterketa doakoa izango da eta 9 kilometroko ibilbidea egiteko kuota, berriz, 8€koa.

Hortaz aparte, emakumezkoentzat nahiz gizonezkoentzat ezarri diren sariak 300, 200, 100, 80, 70 eta 50€koak dira eta 600 euroko sari gehigarria emango zaio probako errekorra haustea lortzen duenari, 175€ lehenengo euskaldunari eta 125€ Getxoko lehenengoari. Sailkatutako lehen hiru korrikalariek, kategoria bakoitzean, garaikurra jasoko dute eta, horrez gainera, opariak banatuko dira lekukotasun-proban parte hartzen duten 16 urtez azpikoen artean. Gainera, izena ematen duten guztiek elastiko teknikoa jasoko dute. Bestalde, antolakuntzak 1€ emango dio Cáritas Getxori, egiten den inskripzio bakoitzeko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos