Borrar
Plentziako Itsas Estazioa.
Itsas ingurumenaren osasunaren zaindari

Itsas ingurumenaren osasunaren zaindari

UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioak Espainiako Estatua ordezkatuko du, Europar Batasunak European Marine Biological Resource Centre egitura osatzeko aukeratutako beste 23 zentrorekin batera

Amalia Ibargutxi

Domingo, 24 de junio 2018, 00:49

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Plentziako itsas estazioa Europar Batasunak European Marine Biological Resource Centre (EMBRC-ERIC) egitura osatzeko aukeratutako 24 zentroetako bat da. Belgika, Frantzia, Grezia, Israel, Italia, Norbegia, Britainia Handia eta Portugalgoak dira gainerakoak, Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHUk jakinarazi duenez.

UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioak (PiE-UPV/EHU) Espainiako Estatua ordezkatuko du egitasmo horretan. EMBRC-ERIC bederatzi herrialdetako 24 zentroetako batasunaren emaitza da, horien guztien «know-how eta baliabideak elkartu eta ikerketa zerbitzuak eskainiz, ingurune aldakor honetan, ekosistemen osasunaren gaineko oinarrizko galderei erantzuna ematen egingo dute lan; baita arlo horretan teknologia zientifikoa sustatu, itsas biologiako modeloekin osasun arloan aurkikuntzak bultzatu, eta Europako itsaso guztietako egoeraren monitorizazioa epe luzean mantendu ere», EHUtik adierazi dutenez.

Laburbilduz, EMBRC-ERIC azpiegiturak «bioteknologia urdinak» bezala ezagutzen direnak sustatuko ditu, elikaduraren, osasunaren eta ingurunearen arloan konponbide jasangarriak bilatzeko oinarrizko eta aplikatutako ikerkuntza bultzatuz. EMBRC-ERIC azpiegiturak Europako itsaso guztietako ekosistemetarako sarbidea izan nahi du.

«Helburua da edozein ikertzailek zein enpresak eskura izatea, alde batetik, bere ikerlana egiteko behar dituen itsas baliabide biologikoak eta, bestetik, biologia molekularraren eta genomikoaren arloko know-how guztia, modu iraunkorrean ustiatu ahal izan dezan», adierazi du Ibon Canciok, UPV/EHUko Zelulen Biologia arloko irakasleak eta azpiegitura horrekin bat egiteko arduradunak.

Portugaleteko Itsas Estazioak, UPV/EHUren goi mailako ikerketa eta irakaskuntza zentroak, Plentziako sendategi zaharretik ikertzen du nola eragiten duen itsas ingurumenak giza osasunean. Zehatzago, itsas ekosistemen osasunarekin, ingurumen alterazioek giza osasunean dituzten eraginekin eta itsasoko biobaliabideekin loturiko ikerkuntza eta prestakuntza sustatzen ditu itsas estazioak. Hogei bat zientzialarik eta hogeita hamar doktoregai inguruk lan egiten dute zentroan.

Ikerketa azpiegitura handiaren aurkezpen ekitaldia Pariseko Sorbonne Unibertsitatean egin zuten. Euskal Herriko Unibertsitatea ordezkatuz izan ziren han José Luis Martín ikerketa arloko errektoreordea; Ionan Marigómez PiE-UPV/EHUko zuzendaria; eta Ibon Cancio, ikerlaria eta PiE-UPV/EHUk Europa mailako azpiegitura horrekin bat egiteko arduraduna.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios