http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Itotzeen aurrean jarduteko jarraibideak, Bilbon

Pertsona adituek, material didatikoak erabiliz, ikastaroak eskaini zituzten itotzeen prebentziorako oinarrizko aholkuak emateko gurasoei, adin txikikoei eta pertsona nagusiei

ELCORREO.COM

Bilbotarrei uretako larrialdietan nola jardun behar duten irakasteko tailerrak izan dira aste honetan Areatzako aterpeetan. Ostegun osoan zehar, pertsona adituek, material didatikoak erabiliz, ikastaroak eskaini zituzten itotzeen prebentziorako oinarrizko aholkuak emateko gurasoei, adin txikikoei eta pertsona nagusiei. Horrez gain, pertsona helduek bihotz-biriketako bizkortzerako oinarrizko nozioak eskuratu zituzten.

Bilboko Udalaren, Bandera Azul ADEAC erakundearen eta Mapfre Fundazioaren artean izandako elkarlanaren emaitza da ekimena, eta 'Itotzeen prebentzioa 2017' kanpainarekin bat dator. Prebentzio kanpaina hori hondartza eta igerilekuak dituzten 72 lekutan egiten ari da eta, batik bat, lortu nahi da pertsona helduak jabetzea 14 urtetik beherakoak behar bezala zaintzea garrantzitsua dela.

Izan ere, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, itotzea da umeen eta gazteen heriotza eragiten duten ohiko hamar kausetako bat. Halaber, Mapfre Fundazioak emandako datuen arabera, itotzeak 60 urtetik gorakoen artean gertatzen dira gehienbat (ia %51) eta, neurri txikiagoan, baita gazteenen artean ere (%6).

Gainera, itotzen diren hamar pertsonatik zortzi ur espazio naturaletan itotzen dira. Iaz bandera urdina zuten hondartzetan 39 hildako izan ziren arren, salbamendu zerbitzuek, azkar jarduteari esker, 84 pertsona salbatu zituzten. Eta helburua, noski, heriotza mota horiekin amaitzea denez, halako kurtsoak eskaintzea goraipatzeko kontua da zalantzarik gabe.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos