http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalaren lehenengo edizioa hasiko da

Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalaren lehenengo edizioa hasiko da

Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza laguntzaile dituzten jardunaldiak irudigintzaren eta komikiaren munduan erreferentzia diren pertsona ezagunen topagunea izango dira

I.AGOTE

Euskal Irudigileak elkarte profesionalak gaur aurkeztu du Gasteizen Irudika, Euskadiko lehenengo Ilustrazio Topaketa Profesionala. Topaketa azaroaren 10ean eta 11n

egingo da, eta Euskadiko irudigintzaren sektorea eta industria nazioartean ikusgai jartzeko erakusleiho aparta izango da. Euskal Irudigileak elkartearekin batera ekitaldia

antolatu dute Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Artium Museoak.

Gaurko aurkezpena Arabako hiriburuko Artium Museoan egin da, eta proiektua antolatzen parte hartu duten hiru erakundeen ordezkariak ere izan dira bertan. Eusko

Jaurlaritzaren izenean Kulturako sailburuorde Joxean Muñoz izan da; Arabako Foru Aldundiaren izenean Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Igone Martínez de Luna; eta Gasteizko Udalaren izenean Enpleguaren eta Garapen Ekonomikoaren Saileko zinegotzi Nerea Melgosa. Erakundeetatik ekimenaren garrantzia nabarmendudute, Gasteiz berriz ere erreferentzia izango den aldetik irudigintzaren munduan, Asociación Profesional de Ilustradores/as de Euskadi / Euskadiko Euskal Irudigilea elkartearen lehendakari Elisabeth Pérezek azpimarratu duen bezala.

Edizioaren, irudigintzaren eta animazioaren munduan erreferentzia diren pertsonaezagunak elkartuko dira topagunearen bi egunetan, eztabaida eta gogoeta egiteko etalanak erakusteko.

Topaketak lau ekintza-lerro ditu:

a .Eztabaida eta mahai-inguruak:Elkarrekin argitaratutako lan bat duten hiruhizlariren hiru txanda izango dira, eta txanda bakoitzean beti izango da, beraz, euskalprofesional bat, argitaratzaile bat eta irudigile bat gutxienez.Hirurek hitz egingo dutelotzen dituen proiektuaz, eta, bakoitzak bere lanbidearen ikuspegitik, 360º-tan osatukodute argitalpen-lanaren esperientzia.

b .Tailerrak:Albarracínekoa bezalako eredu preziatuak berreskuratuta, Irudikak 5tailer sekretu eskainiko ditu.Bere denbora eskainiko diguten nazioarteko hizlariakbertan izango direla aprobetxatuko dugu, ikaskuntza teorikoen, hitzaldien, eztabaideneta solasaldien bidez ez ezik batez ere praktikaren bidez ere egiten baita bizipenenbenetako elkartrukea.

c.Hitzordu eta elkarrizketa profesionalak(networking): Irudigileek argitaratzaileekineta profesionalekin elkartzeko aukera izango dute euren portfolioa hobetu ahal izatekoeta lan-hitzarmenak burutu ahal izateko. Irudigintzatik elikatzen diren sektoreetako, hauda, publizitate eta agentzietako, animazio produktoretako, aldizkari eta prentsako,argitaletxe eta diseinu grafikorako estudioetako edo arte grafikoekin zerikusia dutenenpresetako profesionalen arteko Networking-eremua egokituko da.

d.Lehiaketak eta egoitza artistikoa: Sorkuntzari laguntzeko eta etorkizunera begira,irudigintzaren eta animazioaren arloko bi lehiaketa sortzeko plataforma ere izango daIrudika, eta irabazleek saritzat eramango dituzte 1.000 € eta egoitza artistiko batGasteiz, Bilbaoarte eta Algoulêmeko La Maison des Auteurs artean. Sari honekAdoberen laguntza du.

Fotos

Vídeos