http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Eta zuk zer iritzi duzu zure herriari buruz?

Arrigorriagako Udalak aste honetan inkesta bat kaleratuko du non bere herritarrek euren herria baloratuko duten

ELCORREO.COM

Herritarrek herriarekiko duten iritzia zein den jakitea da helburua. Horretarako, Arrigorriagako Udalak aste honetan inkesta bat kaleratuko du. Inkesta hori Udalaren berritze prozesuaren parte izango da.

Udalak herritarren parte hartzea ahalik eta handiena izatea espero du, zenbait arlori buruz duten iritziaz jabetzeko: bizi-kalitatea, zerbitzuak, informazioa lortzeko bideak, azpiegiturak eta ekipamenduak, besteak beste.

Gaurtik uztailaren 21era 600 inkesta inguru burutuko dira, telefonoz zein aurrez aurre. Horrez gain, Udalaren web orrian ere noiznahi betetzeko prest izango duzue eta nahi duenak honako esteka hau erabiliz ere bete ahal izango du: https://goo.gl/forms/IVF7cR9KgB9Phc6t2

Kanpo-lan honekin lortutako emaitzak guztiz anonimoak izango dira eta gaur egungo egoera zein den jakiteko tresna baliagarria izango da. Horri esker, posible izango da hurrengo urteetako hobekuntzak diseinatzea.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos