http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Irekita izena emateko epea mendeko pertsonentzako laguntzaile pertsonalak trebatzeko egingo diren ikastaroetarako

Irekita izena emateko epea mendeko pertsonentzako laguntzaile pertsonalak trebatzeko egingo diren ikastaroetarako

Arabako Foru Aldundiak guztiz doako prestakuntza hori bultzatu du

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak azaro honetatik aurrera Aiara eta Guardia-Arabako Errioxako kuadrilletara eramango du mendeko pertsonei beren etxeetan arreta eman diezaieketen laguntzaile pertsonal profesionalen prestakuntza. Ikastaroak, zeinak guztiz doakoak izango baitira, Laudion eta Oionen emango dira, eta aukera emango die prestakuntza guztia burutzen duten pertsonei lan egiteko bai gizarte erakundeetan bai mendeko pertsonei beren etxeetan arreta ematean, horri esker ireki egiten delarik lan gehiago izateko aukera.

Ikasketa horien bidez, mendeko pertsonei gizarte eta osasun arreta emateko profesionaltasun ziurtagiria eskuratu daiteke, eta xede dute sektorea dinamizatzea eta profesionalizatzea, bai eta Arabako Lurralde Historikoan lan aukera berriak eta lanpostu gehiago sortzea ere. Prestakuntza horrek batez ere emakumeen enplegagarritasuna ahalbidetzen du, emakumeak baitira mendeko pertsonei beren etxeetan arreta emateko sektorean lan egin duten pertsona gehienak. Ikastaroek beste helburu bat ere badute, alegia, mendeko pertsonak dituzten familiei laguntza egokia ematen saiatzea.

Profesionaltasun ziurtagiriak badu bere garrantzia,besteak beste titulu horrek ahalbidetzen duelako Arabako Foru Aldundiaren laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE) jasotzen duten mendeko pertsonen laguntzaile pertsonal jardutea. Laguntzaile pertsonalak kontratatzeak eragiten dituen gastuak ordaintzen laguntzea du helburu prestazio ekonomikohorrek. Laguntzaile horiek ikasketak egiten edo laneratzen lagunduko dute, edomendeko pertsonen eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia areagotzen.

Berriki Espainiako Gobernuak 2022. urtera arte arteluzatu du laguntzaile pertsonal gisa lan egiten duten pertsonek profesionaltasun ziurtagiria lortu izana egiaztatu ahal izateko gehienezko epea.

Ikastaroak Laudioko Toki Garapen Agentzian (Arza eraikina) eta Oiongo Udaleko udal instalazioetan (eraikin urdina) emangodira, eta bi talde hauetan sarturiko pertsonek parte hartu ahalko dute:

•18 urtetik gorako langabetuak, lan esperientzia eduki ala ez, baldin eta Eskola Graduatua badute.

•Gaur egun lanbide jarduera horretan diharduten baina titulurik ez duten pertsonak.

Bi udalerrietan prestakuntza osoa emango da profesionaltasun ziurtagiria lortzeko, eta horretarako 450 orduko ikastaroa emango da; 370 ordu teoria eta beste 80 ordu praktikak (hala ere, laguntzaile pertsonal gisa lan egiten ari direnak praktika horiek egitetik salbuetsiko dira), arratsaldetan. Gehienez ere 15 plaza daude ikastaro bakoitzerako.

Eskolak azaroaren 20tik aurrera hasiko direla aurreikusi da. Euskadiko Prestakuntza Funtsak kudeatuko ditu, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin lankidetzan. Informazioa eskuratzeko etaizena emateko, jarri harremanetan Euskadiko Prestakuntza Fundazioarekin (94 4186050), isabel.vazquez@ffeuskadi.net eta www.ffeuskadi.net helbideetan.

Ikastaroak 2015. urteaz geroztik ematen dira Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko lankidetzari esker. Eskaintza Aiara eta Guardia-Errioxako Kuadrilletara zabaltzearekin lortu nahi dena da homogeneizatzea hiriburutik kanpoko herrietan bizi pertsonen prestakuntzarako aukerak. Ekimen hori Laudion eta Oionen abian jarri izana Podemosekin lortutako aurrekontu akordioaren emaitza da.

Fotos

Vídeos