http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Irekita da berriro Nerbioiko Parke Linealeko pasabidea, kamioi zamatu bat irauli izangatik itxita egon ondoren

SERGIO EGUÍA

Zabalik da berriro oinezko eta txirrindularientzat Nerbioiko Parke Linealeko Markijanako pasabidea. Pasabide hori, badaezpada ere, itxita egon da ekainaren 19az geroztik, A-625 errepidean, zerrautsez beteriko kamioi bat irauli ondoren.

Pasabidera jausitako zerrautsa kendu ostean, Ingurumen Saileko foru diputatuek eta adituek ikuskatu egin dute egitura eta ondorioztatu dute egiturak ez duela izan kalte esanguratsurik. Dena den, luze barik, aldatu egingo dira tutu-profil hondatuak.

Erabiltzaileek berriro dute irekita pasabidea, igarobide hori konpondu arte hondatutako tarteetan hesiak jarri eta gero

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos