http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ireki da Okasioko Liburuen XXXI. Azoka

SERGIO EGUÍA

Ostiralean ireki zen Okasioko Liburuen XXXI. azoka, zeina urriaren 8ra arte egongo baita jarrita Urrezko Zeledonen plazan. Euskadiko Liburu Ganbarak antolatzen du azoka, Udalaren laguntzarekin.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto, eta Euskadiko liburu azoken koordinatzaile Asier Muniategi izan dira irekitze ekitaldian.

Kulturako zinegotziak esan duenez, “sailetik laguntza ematen diegu irakurtzeko zaletasuna sustatzearekin zerikusia duten ekitaldi guztiei. Gainera, ditugun datuen arabera –93.000 bazkide eta 200.000 liburu mailegu– zaletasun ongi sustraitua da hirian, besteak beste, aurten hamahirugarren ediziora iritsi den azoka honek duen errotzearen fruitu, ziur aski”.

Izan ere, Okasioko Liburuen Azokari esker liburu berriak oso prezio onean eskuratu daitezke, ezin baitira berritasunen katalogoan mantendu. Haur, gazte eta helduentzako literatura, gastronomia, pintura, arte eta historia liburuak, eta euskal diskoak aurki daitezke bertan.

Fotos

Vídeos