http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Irakurtzen jarraitu nahi… eta ezin

Emakume bat, liburu batekin. / Fotolia

'Irakurketa Erraza' ekimenak euskarazko liburu gutxi egoteak irakurketa taldeak arriskuan jartzen dituela adierazi du

IZASKUN MOYANO

'Irakurketa Erraza' izeneko ekimenak aditzera eman duen bezala, euskarazko liburuen argitalpenen murrizketak arriskuan jartzen du Euskadin zehar 2013. urtean sortu ziren irakurketa taldeen jarraipena. Taldeok, irakurmen zein ulermen zailtasunak dituzten pertsonak irakurketara hurbiltzeko eratu ziren. Beraz, ekimenak arazoa ekiditeko obrak euskaraz idaztera eta irakurtzeko erraza den formatua sustatzera bultzatzen ditu.

Banakako irakurleez gain, Euskadin jada 140 irakurketa errazeko talde daude abian eskualde osoan, bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere. Arduradunek adierazi dutenez, talde hauetan parte hartzen duen jendea zaharra, aniztasun funtzionala duena, hizkuntza berria ikasten ari dena, analfabeto funtzionala, gaixotasun mentala duena, ikasketetan zailtasuna duena, etab… da.

Ekimenaren esanetan, parte hartzaileen kopuruak gora egin du nabarmen, baina zoritxarrez gero eta urriagoa da honetarako bereziki argitaratzen den materiala. Irakurketa erraza eta euskarazko liburuen egoera “kezkagarria” dela adierazi dute. Izan ere,  pasa den maiatzean, Donostian Euskadiko Irakurketa Errazeko Taldeen II. Topaketa ospatu zen. Bertan, alarma piztu zen IEeko euskarazko liburuen faltagatik. Egoera honetan, “talde askoren jarraipena arriskuan baitago”. Gaur egun, helduentzako 8 izenburu bakarrik daude eta haurrentzako bi.

Sentsibilizazio-kanpaina

Egoera honi aurre egiteko, Euskadiko Irakurketa Erraza ekimenak sentsibilizazio eta sustatze-kanpaina bat jarri du abian, #IrakurketaErrazaArriskuan lelopean. Honen bidez, euskarazko irakurketa erraza jorratzeko material gehiago argitaratzeko aldarrikapena egiten dute. Alde batetik, argitaletxe eta idazleei dei egiten die euskarazko sormen eta edizioaren aldeko apustua egin dezaten. Bestalde, Euskadiko Administrazio Publikoari tresna berri honetan parte hartu eta hura indartzeko gonbidapena luzatu die, “Katalunian egiten ari diren bezala”.

IE Euskadik eremu sozial, kultural eta hezkuntzako 50 entitate baino gehiagoren laguntza eskatuko du. Entitate hauek Euskadiko IEko sarearen partaide dira eta beraien erabiltzaileak dira egoera honen kalteturik nagusienak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos