http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko muga', berrogeita hamar argazkitan

Erakusketaren argazki bat./Bizakiko Foru Aldundia
Erakusketaren argazki bat. / Bizakiko Foru Aldundia

Erakusketa eta liburua jasoko ditu martxoaren 15etik, ostegunetik, apirilaren 30era ospatuko da Bizkaiko Foru Liburutegian

ELCORREO.COM

Bizkaiko Foru Liburutegiak 'Muga' titulupean bildu diren argazkien erakusketa eta liburua jasoko ditu martxoaren 15etik, ostegunetik, apirilaren 30era. Bertan, Aldundiak jakinarazi duenez, Iparraldeko eta Hegoaldeko mugan egindako argazkiak egongo dira ikusgai; zehazki, erakusketaren komisario eta argazkilari Jesus Mari Arruabarrenak zuri-beltzean egindako berrogeita hamar argazki. Erakusketa Foru Liburutegiaren Areto Nagusian egingo da.

Autoreak «kartografia fisiko eta emozionala» egin du lan horren bitartez, eta, paisaiaz gainera, «bere barnea ere» begiesten du ibilbide horretan. Liburuak ardatz bi ditu oinarri: Orson Welles-en 'Pays Basque' dokumentala, eta argazkilariak mugaren trazatuari eta Wellesen beraren pausoei jarraituta egin duen bidaia.

Lan honen helburuak «izaera propioa duen komunitate bat, mugak banatua eta irudien bitartez, batez ere Gerra Zibilaren ondorengo hamarkadetako banalerroak sortzen zuen bizimodua nolakoa zen erakustea; eta hurreko historiari buruzko lekukotza ematea» da.

Arruabarrenaren erakusketak

Jesús Mari Arruabarrenak hainbat tailer eta mintegitan parte hartu du (Antoine D'Agata, Giorgia Fiorio, Ricky Dávila, José Manuel Navia, Juan Valbuena, Matias Costa, etab.). 'Muga' bere zazpigarren argazki-liburua da. Aurrekoak hauek dira: 'Viejos oficios en decadencia' (1995), 'Última generación' (2002), 'Baserria. Oroimenari loturik' (2005), 'Gertukoak / Ausencias' (2010), 'MOO' (2013) eta 'Friederike' (2016).

Gainera, argazki-ikastaroak ere ematen ditu Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait kultura-etxetan, bai eta UEUn ere (Udako Euskal Unibertsitatea). Egin dituen erakusketen artean, nabarmentzekoa da 'Noctis Labyrinthus' proiektuaren barruan egin duen 'Moo' erakusketa. Lan horren erakusketak egin ditu Elorrioko Casajara jauregian, Durangoko tren-geltoki zaharrean (2013), Markinako antzinako kartzelan eta Madrilgo Centro Internacional de Fotografía y Cine EFTI zentroan (2015).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos