Borrar
Beñat Krolem artista bere eskultura baten aurrean.
Inprobisatutako eskultura performancea, bihar, Azkuna Zentroan

Inprobisatutako eskultura performancea, bihar, Azkuna Zentroan

Beñat Krolem-en Oholtza performance-ak artea eta bertsolaritza uztartuko ditu Loraldia Festibalean

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 21 de marzo 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bertsolaritzak bere tokia du Loraldia Festibalean eta, aurten, abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi horri ukitu berri bat emango zaiola jakinarazi dute jaialdiaren arduradunek, adierazpen artistikoen arteko uztarketa plazaratuta.

Hori nola egingo duten ulertzeko, interesdunek bihar Azkuna Zentroan ospatuko den Oholtza ikuskizunera hurbildu daitezke. Bertan, Beñat Krolem artistak inprobisatutako eskultura performancea egingo du, Jon Martin eta Jone Uria bertsolariak ahozko inprobisazioan diharduten bitartean.

Oholtza 2015ean Beñat Krolem artistak hasitako proiektua da, bat-batekotasuna bere ikerketa lerroetako bat zelarik, arte-anitzetatik abiatuta. Arte ikerkuntza horren prozesuan inprobisazioaren inguruko alor ugari ikertu ditu Krolemek, 2017an doktoretza-tesia, bat-batekotasuna eta artearen inguruko azterlana, hasi zuelarik.

Antolatzaileek nabarmentzen duten bezala, Oholtza ikuskizuna «bertsolariaren jardunari toki bat eskaintzen dion eraikuntza-aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria». Bat-bateko eskultura performance hori pieza-multzoen bitartez osatzen da.

Eskulturak bertsolarien gorputzak erabiliz

Sortutako pieza-multzo hauek material (egurra, oihala, LED-argia...) zein lotze-sistema desberdinez osatzen dira. Beste pieza askoren artean, artistak sistema elektronikoa duten led-argiztapen pieza batzuk sortu ditu, aginte baten bitartez argien kolorea, intentsitatea nahiz argi-erritmoa kontrolatzen dituelarik. Pieza hauen artean aldakuntzak sortuz Beñat Krolemek eskulturak sortuko ditu bere gorputza zein bertsolarien gorputzak erabiliz.

Bertsolariak abestu duen unean bertan hitzekin sortzen duen bertsoaren pareko prozesuak dira Beñat Krolem artistak erabiliko dituenak. Izan ere, Oholtza bertsoa sortzeko sormen-prozesuaren harremanaren eta gorputzaren jarreraren arteko azterketa da.

Beñat Krolemek bi bertsolarien gorputzak espazioan modu konkretu baten egituratuko ditu, hori izanik bertsolariaren bat-batekotasunaren oinarri, hau da, bertsolariaren eskulturizazioa izango da haien hitzen oinarria eta bertsoaren elikagaia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios