http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Industria 4.0 Araba trebakuntza programa bultzatuko du Aldundiaren laguntzaz

SERGIO EGUÍA

Habian da Industria 4.0 berariazko trebakuntza ikastarorako izena emateko epea. Ikastaro hau, AFAren laguntzarekin, erakunde hauen arteko elkarlanari esker diseinatu eta jarri da abian: Egibide, Ikaslan-Araba eta EHUren Gasteizko Ingeniaritza Eskola, eta era horretan garatuko da.

Trebakuntza programa honekin, parte hartzen duten erakundeek erantzuna eman nahi diote egitate honi: Arabako industria enpresek gero eta gehiago eskatzen dituzte 4.0 industriarekin loturiko teknologian berariaz trebatutako pertsonak Ikastaroak, 330 orduko iraupenarekin, teknologia hauen ezagutza tekniko eta praktikoak ditu ardatz: 3D inprimaketa, elkarlaneko robotika, big data edo adimen artifiziala, besteak beste.

Trebakuntza proiektu hau, Agoratik sortutako Araba 4.0 lantaldea aurten gauzatzen ari den beste ekintza zehatz bat da. Agorak jarraitzen du lurralde historikoaren desafioei erantzuten.

Argibide gehiago jasotzeko edo izena emateko, harremanetan jarri zuzenean Egibideren, Mendizabala LHIIren eta EHUren Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren idazkaritzekin.

Fotos

Vídeos