http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Indesa 2010ek eta enpresa batzordeak hitzarmen kolektiborako 2019ra arteko aurreakordioa izenpetu dute

SERGIO EGUÍA

Indesa 2010 SL foru enpresa publikoak eta enpresa batzordeak hitzarmen kolektiborako 2019ra arteko aurreakordio bat lortu dute, soldata eta gizarte hobekuntzak jasotzen dituena. Foru Gobernu Kontseiluaren bilkuraren ondoko prentsaurrekoan, Ramiro González Arabako diputau nagusia “pozik” agertu da gaur goizean aurreakordio hori izenpetu izanagatik.

Indesa 2010 enplegu zentro berezi bat da, helbururik garrantzitsuena Arabako ezinduentzat kalitatezko lan aukera iraunkorrak sortzea duena, laneratzea eta gizarteratzea lortzeko bide gisa. Une honetan, Indesako plantilla 800 pertsona baino gehiagok osatzen dute eta horietako gehienak gorputz, adimen edo buru ezinduak dira. Indesa 2010 enpresaren langile gehienek arlo hauetan dihardute: industria, garbiketa, lorezaintza, garbitegi industriala eta otordu-zerbitzua edo cateringa.

Enpresa eta langileen ordezkariek joan den ostiralean hitzarmen kolektiboari buruz aurreakordio bat lortu zuten 2016-2019rako. Aurreakordioa behin betiko onartzea baldintzaturik dago langileek hura batzarrean onartzera eta, baita ere, sozietatearen Administrazio Kontseiluak bere oniritzia ematera.

Bi aldeek irailaren lehenengo hamabostaldirako ezarri dute berrespenerako epea.

Aurreakordio honen barruan soldata hobekuntzak eta gizarte hobekuntzak sartzen dira, hala nola lan orduen murrizketa, norbere gauzetarako egunen gehikuntza eta, lehenengo aldiz, Indesa 2010eko langileentzako bizitza eta istripu aseguru baten kontratazioa, besteak beste.

Fotos

Vídeos