Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Martes, 31 de octubre 2017, 00:15
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Indesa 2010 enpresak Lezako ospitalea gehitu dio Osakidetzak egindako enkarguari. Horiek horrela, Euskal Osasun Zerbitzuak Araban dituen ospitaletako garbitegi zerbitzuaren ardura izango du enplegurako zentro bereziak.
Hau da, Arabako Foru Aldundiaren –zatirik handiena– eta lurraldeko zenbait toki erakunderen partaidetzako sozietate horrek –800 pertsonak egiten dute lan, eta horietatik % 90ek ezintasunen bat dute– lurraldeko ospitale publiko guztien garbitegi zerbitzuaren ardura izango du..
Alegia, Indesa 2010 enpresak hauei eskaintzen die zerbitzua: Arabako Erakunde Sanitario Integratuari, Txagorritxuko eta Santiagoko egoitzak eta kanpo kontsultak barne; Arabako Osasun Mentaleko Sareari, hots, Psikiatria eta Arabako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentalaren ospitaleari eta Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuari (Lezako ospitalea).
Osakidetzak, aurten, halaber, beste kudeatzeko ardura bat eman zion; hain zuzen ere Debagoieneko ospitaleko (Arrasate) garbitegi zerbitzuarena. Uste da Indesa 2010 enpresako garbitegiak garbituko duen arroparen % 76 Euskal Osasun Zerbitzuko zentroetatik datorrela.
Lezako ospitalekoak gehituta, uste da enplegurako zentro bereziak Osakidetzaren mendeko zentroetatik datozen 2.000 tona arropa garbituko dituela; horietatik 65 tona Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuarenak. Ehun bat pertsonak egiten dute lan Indesa 2010 enpresaren garbitegi atalean.
Sozietate horrek 800 langile ditu eta horietako ehuneko laurogeita hamar ezinduak dira. Haietatik gehienak, 350 inguru, adimen desgaituak dira. Beste 200 pertsonak desgaitasun fisikoren bat daukate, 70ek buruko gaixotasunen bat, eta 40 zentzumen desgaituak dira. Indesa 2010 enpresaren langile gehienek arlo hauetan dihardute: industria, garbiketa, lorezaintza, garbitegi industriala eta otordu-zerbitzua edo cateringa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.