Borrar

Indautxun eta Abandon ere eskainiko du Wifia Metroak

Horiekin, hamabi geltoki izango dira dagoeneko zerbitzua eskaintzen dutenak

elcorreo.com

Sábado, 19 de agosto 2017, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Metro Bilbaok Bizkaiko hiriburu-erdiguneko beste bi geltokitara zabalduko du Wifi zerbitzua; horiekin, hamabi geltoki izango dira dagoeneko zerbitzua eskaintzen dutenak. Abando eta Indautxu geltokietan erregistratzen da metroko bezeroen joan-etorri handienetakoa, eta Aste Nagusian are gehiago handitu egiten da pertsonen zirkulazioa.

Eskaintza Abando eta Indautxu geltokietara zabaltzea izan da Metro Bilbao sarean Wifi zerbitzua zabaltzeko proiektuaren baitan eman beharreko hurrengo urratsa. Geltoki hauek biak sarera gehitzea Wifinova enpresarekin berriki egindako hitzarmenaren lehendabiziko arrastoa da, 2015-2016 urte bitartean egindako proba pilotua arrakastaz burutu ondoren. Hala, enpresak konpromisoa hartzen du Wifi sarearen azpiegitura gainerako geltokietara zabaltzeko.

Orain arte, hamar geltoki egon dira konektatuta. Horietan, zerbitzua ezarri zenetik, guztira, 10 milioi sarrera zenbatu dira TUWI METRO sarera, hilean bataz beste 350.000 sarrera izan direlarik. Guztien artean, eskari handiena erregistratu duena San Mameseko geltokia izan da; ondoren Moyua eta Zazpikaleak/Casco Viejo. Nabarmentzekoak dira, baita, Areeta, Sarriko eta Gurutzeta-Cruces.

Horrela izanik, Metro Bilbaoko bezeroek interneterako sarbidea izan dezakete doan, gutxienez 15 minutuz geltoki eta eguneko, WiFi sistema duen gailu baten bidez, modu erraz, seguru eta erakargarrian konektatzeko. Helburua da metroko bezeroei doako sarbidea ematea, albisteak irakurri, posta elektronikoa begiratu, sare sozialetan sartu eta mezularitza zerbitzuak erabiltzeko aukera izan dezaten, besteak beste, geltokian ematen dituzten itxaronaldi labur horiek aprobetxatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios