http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

San Inazio parkeko jolaslekua handitu eta hobetuko dute Getxon

Auzotarren hogei bat ekarpen aurkeztu dira prozesuan

ELCORREO.COM

San Inazio parkeko jolaslekua handitu eta hobetuko du Getxoko Udalak, auzotarren ekarpenak aztertu ondoren. Parkearen urbanizazio-proiektua egokitu eta doitzeko egin den parte hartzeko prozesua amaitutakoan jaso dira ekarpenak.

Legealdi Planean aurreikusita dagoen Gobernu Irekiaren kontzeptuaren garapenean aurrera egiten jarraitzen dela azpimarratu du Alkateak, partaidetza izanik bere oinarrizko hiru ardatzetako bat (beste biak Open Data eta Gardentasuna dira). Aldi berean, Alkateak gogoratu du San Inazio parkea egokitzeko eta hobetzeko partaidetza-prozesua pasa den apirilaren 28tik maiatzaren 15era gauzatu zela eta, guztira, hogei bat ekarpen jaso zirela.

«Proposamenak aztertu ondoren, horietako batzuk proiektuan sartzea erabaki dugu, parkearen eta bere elementu berezien jatorriko estiloa eta diseinua gordeko dituen proiektuan: elementu berriak ipiniko dira jolaslekuan, baita beste iturri bat eta banku berriak, oinezkoen ibilbideen zolatzea egingo da eta argiztapena hobetuko da, besteak beste. Ekarpen horietako asko dagoeneko sartuta daude aurkezten dugun proiektu honetan. Beraz, asko pozten gaitu Getxo Txukun ekimenak bere etekinak ematen dituela ikusteak eta denon artean (Udala eta ukitutako inguruetako auzokideen artean) aurrera eramaten ditugula proiektu partekatuagoak eta auzo bakoitzaren beharretara egokituagoak», azaldu du aste honetan prentsaurrekoan Imanol Landak, Getxoko Alkateak.

Lanen aurrekontu zenbatetsia 239.000 €koa da eta hemendik gutxira espedientearen bideratzea hasiko da lan hauek esleitzeko.

Fotos

Vídeos